hurrengoa
Mugatxoan    Ekainaren 12tik uztailaren 22ra bitarte ospatuko da mugatxoa. Blanca Calvo eta Ion Munduatek koordinatzen duten mugatxoan proiektua dantza, performance-a eta arte plastikoen alorrean euren lanak egiten hasi diren artistei zuzendua dago. Kode eta bide berriak jorratu nahi dituzten artistei begira antolatzen da eta artista gonbidatuak eta bereziki mugatxoan egitasmoan lantzeko aurkeztutako proiektuekin osatzen da. Proiektuaren oinarria eta izaera aurreko edizioetan finkatzen joan da eta ez dio sekula utzi berritzailea izateari. Izaera honen ardatzak bi lirateke. Batetik, sorkuntzaren prozesu guztia kontuan hartzen duen proiektua izatea. Artistak, piezaren sorkuntza eta emaitzaren artean ematen diren eremuak jorratzen ditu, prozesuaren eremu horietan hausnartu, aztertu eta eraldaketak eginaz. Bestetik, bere izenak islatzen duen izaera irekia. Proiektua Arteleku eta Portoko Serralves fundazioan gauzatzen da eta muga gainditze horrek, ziur gaude artistei sorkuntza prozesuan aberasgarria zaiela.