hurrengoa
fruitu estrainoak    Jazz-a maite duen idazle batek, taberna batetako barran Strange Fruit kantua aipatu eta honen inguruan bitxikeria pare bat kontatu zidan. Etxera itzuli nintzenean, ordenadore aurrean eseri eta youtuben Billie Holiday Strange Fruit idatzi nuen.

Zuri beltzezkozko irudiak. Iluntasunean argi izpi bat eta argi izpi horretan bizitzak zahartua baino bizitzak zigortua dirudien emakume beltz bat. Inora begiratzen ez duten begi beltz eta hutsak. Jonki begiak. Kantatzen hasten da.

Hegoaldeko arbolek fruitu estraino bat dute
Odola hostoetan eta odola sustraietan
hegoaldeko haize lehunean balantzatzen diren gorputz beltzak
Makaletatik zintzilik dagoen fruitu estrainoa

Hegoalde galantaren eskena pastorala
begiak handituta, ahora okertuta
magnolia arbolen usain gozo eta freskoa
eta bapatean haragi errearen usaina.

Hementxe dago beleek errotik aterako duten fruitua
euria jaso eta haizeak zurrupatu dezan
eguzkiak hazi eta arbolek bota dezaten
hementxe dago uzta estraino eta mikatza

Strange Fruit da ziurrenik Billie Holidayren kanturik ezagun eta hunkigarriena. Hala ere, Strange Fruit bere errepertorioan sartzeko eskaini ziotenean, hasera batetan ez zion jaramon handirik egin. New York hiriko Cafe Society famatuan (hiriko komunista, sozialista eta libertarioen elkargunea) kantatu zuen lehendabiziko alditan, entzuleak isilik geratzen ziren, izoztuta. Biografoek diotenez, Billiek ez zuen kantaren letra ulertzen. Ez zuen abstrakziorako maila minimorik garai hartan. Eta baieztapen hau ez da sinesgaitza. Holiday andereak, beste arazo ugari bazuen kantatzen zituen kantuek ziotenaz arduratzeko. Baina kantu hura, Hollidayren ahots paregabean denbora eten eta bihotzen taupada geldi arazteko boterea zuela berehala jabetu ziren.

Kantua 1939. urtean idatzi zuen jatorri errusiarreko Abel Meeropol irakasle judutarrak. Thomas Shipp eta Abram Smith -en lintxamenduen argazkia ikusi zuen egunkarian eta Bitter Fruit poema idatzi zuen. New York Tearcher aldizkarian argitaratu zen. gero poemari musika jarri eta Strange fruit kantua egin zuen. Garai hartan Cafe Society-n kantatzen zuen Holliday-renlaguntzaileari erakutsi zion eta honek Holliday konbentzitu zuen ulertzen ez zuen kantu hura kantatzeko. Kantua eskubide zibilen eta arrazakeriaren aurkako ereserki bihurtuko zen. Holliday ez zen lehena izan kantu hori kantatzen. Meerepol beraren emazteak kantatu zuen besteak beste. Baina Billie Holliday-ren ahotsak arbolen oinetara eramaten zuen entzulegoa. Kafe txikietan eta areto handietan ematen zituen kontzertuetan, azken kantua izaten zen beti Strange Fruits. Argi guztiak amatatu eta foko batek soilik argitzen zuen eskenatokia. Billiek begiak itxita hasten zuen beti kantua eta amaitu bezain pronto, pauso batzuk atzera eman eta hondorik gabeko amildegira begiratzen zuten bere begiak iluntasunera itzultzen zituen. Entzulegoak, fruitu estrainuen irudia erretinetatik kendu ezinik eta eztarrietan korapiloa sentituta ateratzen zen aretoetatik.

Aurrerantzean ezer ez zen berdina izango. Kantu hark bere bizitza markatuko zuen. Gobernuak bere kontrako neurriak hartzen hasi zen. Eta ez zitzaien zaila suertatu droga eta prostituzio karguak aurkeztea. Alabamako Mobile herritik ihesean atera behar izan zuen kantu hura kantatzen saiatze hutsagatik. Baina Hegoaldeko estatuetan gertatzen zena nazio osoan erakusteko ere baliagarria izan zen eta askok bere alde egin zuen. 1890. urtetik 1939. urtera, 3000 beltz baino gehiago lintxatu zituzten eta fenomeno horri, kantuaren azken hitzek eman zioten izena "bitter crop" uzta mikatza. Billie eta bere ibilbide profesionala zeramaten txuloputek, kantuaren indarraz jabetuta, berea egiten saiatu ziren. Billiek ez zuen nahi beste inork Strange Fruit kantatzea. Behin, beste kantari bati "bere" kantua kantatzen entzun ostean, kamerinoetara joan eta laban bat lepoan jarri zion. Billie-ren begirada galduak ...