• 1
  • 2
hurrengoa
gora euskadi made in spain (and china)    Azken bi hamarkadetan gure herrialdeko edozein festa edo ospakizun kolektiboen sinbolo eta ikur bihurtu da. Egun, zapia edo txapela janzten diren moduan, etorkizunean Gora Euskadi txanoak jantziko dituzte errepresentazio historiko-folklorikoetan. Milaka euskaldunek buruan jantzi eta munduan ibili izan duten Gora Euskadi txanoa Espainian fabrikatzen dela deskubritu dugu. Cordoban, hain zuzen ere. Beno, orain arte Espainian fabrikatu dutela esan behar genuke. Gora Euskadi txanoen azken sortak Txinan egindakoak baitira. Eta ez dezala inork hemen esan dugunaren irakurketa ankerrik egin. Guk, Made in Spain Gora Euskadi txanoak eta Made in China Gora Euskadi txanoak berdin maite ditugu eta.