audio elektro
hurrengoa

THE STRUGGLERS

You win·Acuarela Discos 2005

Denboran bidaiatzea bezala izan daiteke The Strugglersen diskoa entzutea. Folk eta rock doinuen nahasketa, hauen sustraiak batuaz eta Neil Young, Smog edo Will Oldhamen doinua gogorarazten diguna. Aipatutako musikariez gain Eddie Vedderen ahotsa ere gogora dator momentu batzuetan. Biolin, teklatu, mandolina, txelo edo bibrafono batekin osatzen diren piezak biltzen dira diskoan. “Racing Down One Path”, “The Cascade Range” edo “I Tried To Repair” barruraino sartzen zaizkizun horietakoak dira.

hurrengoa

ANARI

Zebra·Metak 2005

Ez da erraza Anariren disko batean batek sentitu dezakeena kontatzea. Denbora iragan da eta bere diskoak entzuteko moduak ere aldatu dira. Hirugarren bakarkako disko honetan bere goranzko eboluzioarekin jarraitzen du eta handia bazen handiagoa egin da. Bere garaian Manta Rayren “Esperanza” diskoak transmititu zizkidan sentsazioak sortu dizkit niri disko honek. Rockeroagoa da eta agian horregatik zuzenagoa, baina Anari betikoa da, barrenak mugitzen dizkigun horietakoa.

hurrengoa

ANORAK

A limited time only·Rhonda Records 2005

Jostailuek ere pop doinu politak egin ditzaketela erakusten digu Kataluniako talde honek. Tartean Galesko musikari batekin osatutako proiektuak The Postal Service eta Her Space Holiday bezalakoak gogorarazten dizkigu bere kantuetan. Sinpleak izan arren, sendoak bilakatzen diren programazioek betetzen dituzte abestiak. Serioak “Falling”, dibertigarriak “International airport”, mingarriak “Another way” eta izugarriak “A new place”. Aukera zabala hiruko honen debutean.

hurrengoa

EL INQUILINO COMUNISTA

Dogbox·Everlasting Records 2005

90. hamarkadan irudimen handiko talde ezberdinak sortu ziren Euskal Herrian. Donostian sortutako Buenawistako edo poparen inguruko Donosti Sound mugimenduekin batera Getxon talde andana hedatu zen. Horietako bat izan zen El Inquilino Comunista, oso markatuta zuen doinu soniko bat erakusten zuelarik. Gure artean guztiz ahaztuak ditugu talde hauek. Zorionez norbait gogoratzen da eta Getxoko taldera gerturatzeko aitzakia argitaratu berri da, Dogbox, taldearen ibilbidea kutxa berezian biltzen duena.