hurrengoa
tokioko hondartzak    Tokiotar askok, jai egunetan, kostaldeko herrietara joateko ohitura du. Surfean, bikotekidearekin oskol bila edo txakurra paseatzen ematen dute bertan jai eguna.Tokio inguruko hondartzak ez dira bidai agentzietako iragarkietan azaltzen diren modukoak. Ez dago palmerarik, ez harea zuririk, ezta turkesa koloreko urik ere. Tokioko hondartzetan ordea, dike, errepide eta belez inguraturik, hirian existitzen ez den zeruertzaz gozatzen dute tokiotarrek.