paper the balde
hurrengoa

lupus

frederik peeters. astiberri

Zientzia Fikziozko road movie batekin harritu gaitu “Pildoras Azules” eleberri grafikoaren egileak oraingoan. Zientzia fikziozkoa bada ere, hemen ez dago planeten arteko gudarik edo antenadun martziar berderik. Peeters-ek adiskidetasuna, maitasuna eta heriotza bezalako gaiak jorratzen ditu inongo kutsu dramatikorik gabe. 4 albumeko bilduma izango da Lupus nobela grafikoa. Lehendabizikoa irakurri dugu eta bigarrena noiz atera zain gaude honezkero. Komikiak droga bat dira.

hurrengoa

mute

Mute aldizkariak artea, teknologia eta politikaren arteko harremanak aztertzen ditu. Batzuetan, intelektual kutsuko ekoizpen askoren gaitza errepikatzen da hemen: Hizkuntza teorikoegia erabiltzeagatik, komunikazioa erraztu beharrean justu kontrakoa gertatzen da. Hala ere, aldizkari interesgarria da eta 1994. urtetik hona gizarteak pairatutako aldaketa eta hauen aurrean emandako erantzunen aniztasunaren plataforma izan da Mute. Sarean ere topa dezakezu.

hurrengoa

el barón rampante

italo calvino. siruela

Ez da liburu berria. Zuetako askok irakurria izango duzue honezkero. Baina iruditzen zaigu, liburu hau irakurri ez duen pertsona bat dagoen bitartean merezí duela gomendatzen jarraitzea. Kritikoen aburuz ez da izango literatura pieza goren horietako bat, baina gu ez garenez kritiko, irakurle soilak garenez, literaturaren bidez Cosimo eta Violaren maitasun istorioarekin nerabezaroan maitemintzeko genuen gaitasun hori berreskuratzeko gonbitea egiten dizuegu. Trilogía osatu nahi duenak "El vizconde demediado" eta "El caballero inexistente" irakur ditzake. Ez zarete damutuko.

hurrengoa

han goitik itsasoa ikusten da

julen gabiria. elkar

Julen Gabiriari behin baino gehiagotan irakurri dizkiogu egunkari eta aldizkarietan txirrindularitzaren inguruan idatzitakoak. Ziklismoa bizitzaren metafora ederra izan daiteke. Bere baitan drama, erromantizismoa, ahalegina, pasioa eta zortea beste edozein kiroletan baino muturrerago eramaten direlako. Azken urteotan gauzak asko aldatu dira kirolaren munduan. Txirrindularitzan baita ere. Baina Gino Bartali bezalako ziklista eta pertsonei esker mugiezinak diren hainbat printzipio daudela frogatzen digu Gabiriak. Bizikleta baten gainean gozatu duen ororentzat irakurketa gomendagarria... (bizikleta baten gainean gozatu ez duenik existitzen al da?)