• 1
  • 2
hurrengoa
eszena urbanoak    Danimarkan jaio zen eta New York-en bizi da Peter Funch argazkilaria. Bere lan honetan gauza bat argi dago: hiria da teatroa, eta hiritarrak aktoreak. Antzezten den obra da zalantzak pizten dituena. Funch-en argazkiak errealitate baten isla dira, ala errealitate baten errepresentazioa? Pertsona eta kolore horiek bat-batean topo egin dute Funch-en kameraren aurrean, ala sortzaileak osatu egin du kolorean oinarritutako koreografia eta eszenografia lana? Berdin dio. Igual zaigu, zalantza pizten digulako. Guri, hori interesatzen zaigu: zalantza. Zalantza bide zabala delako, aukerak eskaintzen dituelako, pentsarazten duelako, entretenigarria delako, dogmatikoa ez delako, ulertzen ez dugulako, beldurra ematen digulako...