paper
hurrengoa

manuel iradier

ramon olasagasti. elkar

Euskal Herriak itsas esploratzaileak eman ditu nagusiki. Gure soldaduek, esklabo saltzaileek, arrantzaleek edo piratek bete dituzte euskal esploratzaileei eskaini zaizkien liburu ia guztiak. Izan da, ordea, XIX mendean Gasteizen jaio eta Afrikara lurralde berriak aurkitzeko ametsarekin abiatu zen gizon bat. Gizon hartaz, eta bere emazteaz eta koinataz, eta are garrantzitsuagoa dena, mapetan oraindik hutsuneak zeuden garai batetaz hitz egiten digu liburu entretenigarri honek. Manuel Iradier, gure Livingstone doktore partikularra.

hurrengoa

gigger-en katalogoa

kutxa

Europan Gigger maisuaren lanekin egin den erakusketarik handiena gurean egin zaio, Donostiako Kursaal aretoko kubo txikian. Bi hitzetan: luxu bat. Eskulturak, teknika ezberdinekin margoturiko koadroak, zinemarako bereziki eginiko objektuak, altzariak, bideoak... Erakusketako bisita-liburuari begirada bat eman eta, bertan, lilura mezuekin bat, erakusketa pornografiko, sataniko eta "patologikoa" dela ere esaten duenik bada. Arrakastaren frogarik handiena iruditzen zaigu guri bisita liburu hau eta hemen aurkezten dizuegun katalogoa.

hurrengoa

philips de pury and company

katalogoa /catalogue

Enkante etxeek ateratzen dituzten katalogoak beti izan dira paper-bilduma preziatuak guretzat. Katalogo hauei esker arte garaikidearen merkatua nondik nora doan neurtzeko aukera izaten dugulako. Daniel Hirst, Murakami eta enparauen lanengatik eskatzen diren zifra pornografikoak, eta artista berriek zirkuitu honetan sartzeko egiten dituzten ahaleginak paperean inprimaturik ikusteko aukera ematen digute enkante katalogo eder hauek. Ederrak dira, gainera. Formatu handikoak, irudi eder eta diru kopuru erraldoiez josiak. Ez duzu beste inon hain modu ederrean islatuta ikusiko kapitalismoak artearekin duen lotura.

hurrengoa

t.

juanjo olasagarre. alberdania

Liburu berezi honetako pertsonaia batek The Balde aldizkaria deskubritzen du itxaroten duen bitartean. Eta are gehiago, gustatu egiten zaio ordura arte ezezaguna zitzaion eskuartean duen aldizkari ezezaguna. T liburu berezia da. Iraganaz eta orainaz hitz egiten du T-k. Euskal Herriko errealitateaz eta pasarte intimoez hitz egiten du T-k. T Terese da. T tragedia da. T transformazioa da. Eta T-n The Balde azaltzen da, baina azalduko ez balitz ere izango luke bere lekua gure papertegi xume honetan...