hurrengoa
mapping: arkitektura bideo proiekzioen bidez eraldatzen txo!?   I  aparatti efimeri Jende gehienak daki zer den DJ bat, baina gutxik dakite VJ bat zer den. Video Jockeyek edo bideo-jartzaileek bideoak zuzenean nahastuz eta manipulatuz ikusentzunezko emanaldiak egiten dituzte, askotan DJ baten musikari jarraiki, besteetan beraien kabuz. Gizartearen gehiengo batentzat ezezaguna izan arren, Bideo Jartzaileen kultura edo esparrua adierazpen garaikideen artean emankorrenetakoa da egun. Aparailu, software eta programatzeko hizkuntza asko sortzen eta erabiltzen dira egunero, eta lanabes horiek guztiak aplikatzeko modu anitzak etengabeko garapenean daude. Horien artean ikusgarrienetako bat dugu Mappinga. Mappingak arkitektura edo estruktura material bat du beti oinarritzat. Estruktura horren gainean irudiak proiektatuz, eta argiak eta formak simulatuz, haren elementuak azpimarratzen, ezkutatzen edo eraldatzen direlako itxura ematea da helburua. Horrela, zurrunak eta gogorrak diren harri, burdin edo porlanezko eraikin geldoak bizidun bihurtzen dira, malgu eta mugikor.
Asmatuko zenuten, honez gero, mapping sesio bakoitza leku jakin batean egiteko prestatu behar dela, ez beste inon. Lehenik, eraikin horren inguruko azterketa eta hainbat froga egin behar dira, irudi guztiak bere neurri eta formekin integratu daitezen. Ondoren, estudiora bueltatu eta irudiak prestatu behar dira hartutako neurriei eta erreferentziei jarraituz.
Ez harritu mapping emanaldi batean aurrean duzuen eraikineko leihoak bere lekutik ateratzen badira, porlanaren azalean uhinak ikusten badituzue edota eraikina bera zuen aurrean erori edo haizeak eramaten badu.

Mappinga ulertzeko eta sesio on bat bere osotasunean dastatzeko modu bakarra zuzenean ikustea da; hala ere, hemen dituzue zenbait egileren emanaldi esanguratsu batzuen bideoetarako loturak: