hurrengoa
Mr Potato Head    1940. hamarkadaren amaieran sortu zuen George Lerner-ek Mr Potato.

Hasera batetan gosaltzeko zerealekin saldu zen zatika baina ez zuen arrakastarik izan. Asmoa, benetako patata batean itsasten ziren piezak soilik egitea zen.

1953. urtean, eta plastikozko gorputza gehituta, telebista eta irrati bitartez promozionatu zen lehendabiziko jostailuan bihurtu zen. Arrakasta itzela izan zen. Hasbro jostailu etxeak 4 milioi dolarreko irabazia izan zuen urte betean.

Urtebete beranduago Mrs Potato Head sortu zuten.

1974. urtean, bere gorputz eta atal ezberdinen zatiak tamainaz bikoiztu zituzten. Mr Potatoren sudur, beso edo kapela irentsita, haur nahikotxok familiaren argazki albumean azaltzeari utzi ziolako.

Erdi eta Hego Amerikan "SeƱor de Cara Papa" du izena.

1987. urtean, Minbiziaren Aurkako Amerikako Elkarteak Hasbro jostailu etxea konbentzitu zuen aurrerantzean Mr Potatoren kaxatik, pipa desager arazteko.

Toy Story filmetan azaldu da, bere burua antzezten eta Jim Davis marrazkilariak komiki bihurtu zuen.