hurrengoa
suaren copyright-a ian clarke   "Kultura askearen defendatzaileak gaur eguneko komunistak dira".
(Bill Gates)

"Euren ametsik basatienetan, kapitalista hauek, beste ezerren aurretik Microsoften modukoak izan nahi dute".
(Tom Hull)
Atzo gauean pub batean nengoen eta lagun batek sua eskatu zidan bere zigarroa pizteko. Bat batean konturatu nintzen behar bat zegoela eta dirua egiteko modua banuela, eta 10 zentimoren truke sua emango niola esan nion, ez nion ordea sua eman, baizik eta bere zigarroa pizteko lizentzia bat saldu nion. Eta nire suemate lizentziak beste edonori sua ematea galarazten zion, azken finean sua nirea zen. Baina mozkortuta zegoen eta tontotzat hartu ninduen, nahiz eta nire sua onartu zuen (eta horrekin batera su horren erabilpena mugatzen zuen lizentzia). Jakina, minutu gutxitara bere lagun batek sua eskatzen ziola jabetu nintzen eta nire amorrurako nire sua pirateatu zuten. Haserre nengoen eta tabernaren txoko hartatik alde egiten saiatu nintzen baina bat batean bere lagunak eskubi ezker eta edonondik gerturatzen zitzaizkion zigarroei sua ematen hasi zela ikusi nuen. Segundo gutxitan, tabernako alde guzti hura NIRE suaz gozatzen ari zen niri ezer ordaindu gabe. Amorratuta, pertsonaz pertsona joan nintzen euren eskuetatik zigarroak kendu, lurrera bota eta zapalduaz...
Nire harridurarako ateko matoiek ez zuten errespetatu nire jabego eskubidea eta tabernatik bota ninduten.

arteleku, ekainak 23-24-25: copyleft jardunaldiak.