hurrengoa
belaunaldien arteko elkarrizketa juan g. andres   I  juan g. andres argazki kamara zaharra:
Zuei, makina gazteoi, guztia aurretik egina ematen dizuete. Ez duzue enfokatu beharrik, ez eta argia neurtu: klik egin, eta akabo... Ez duzue sekula errebelatu-likidorik usaindu, ez duzue gela ilunean argazkiak positibatzearen magia ezagutzen, eta ez duzue emoziorik sentitzen argazki bilduma zahar bat irekitzean. Nik zuzeneko kontzertuetan argazkiak ateratzen nituenean, eta teknika digitala existitzen ez zenean...

argazki kamara berria (kamara zaharraren jarioa xamurtasunez moztuz):
Ai, aittona, ez zaitez astuna jarri betiko istorio horiekin. Aspergarria da analogikoaren eta digitalaren arteko eztabaida! Botoia sakatzean sentitzen den emozioa da garrantzitsuena –klik– eta gure istant ahaztezinen bilduma handituz joatea. Zer axola dio karrete batean edo sistema informatiko batean gorde?