hurrengoa
Periferiak 2005    Aurten Bilbon eta Donostiako Artelekun izango dira ekitaldi nagusiak.
Sortzaile baten lana eta diskurtsoa denboraren iraganean aztertu ahal izatea interesgarria suertatu daiteke.
Periferiak egitasmoak 3. urtea bete du honezkero. Antolatzaileen esanetan “Sentimenduak komunikatu, desirak piztu eta espazioak berreskuratzen dituen kultura bazterkulturatzat hartzea ez da gauza berria... Periferiak, bertan bildutako konplizitateekin, orainean diharduten eta geroko jardunak sortzen dituzten begiraden topaleku izan nahi du“.
Aurten Bilbon eta Donostiako Artelekun izango dira ekitaldi nagusiak. Bilbon apirilaren 25tik maiatzaren 1era arte. Artelekun maiatzaren 16 eta 17an, maiatzaren 31an eta ekainaren 3an.
3 urte hauetan, bertara gonbidatuak izan diren sortzaile batzuk bisita errepikatu dute. Hau da Periferiak gisa honetako beste bilguneetatik bereizten duena. Sortzaile baten lana eta diskurtsoa denboraren iraganean aztertu ahal izatea interesgarria suertatu daiteke.
3. edizioan besteak beste Joaquín Jordá, Teresa del Valle, Jørgen Leth, Angela Davis, Philippe Bourgois, Dora Salazar, Giovanni Arrighi, Antonio Méndez, Belén Gopegui eta Santiago López Petiten begirada, eta narratzeko moduak ezagutzeko parada izango dugu. Periferiak egitasmoak hasieratik nahastu izan ditu hitzaldiak eta emanaldi artistikoak. Aurten besteak beste zubiekin zerikusia duten akzioak, Jordaren "De niños" eta "Numax" edo eta Anariren kontzertuak antolatu dituzte.