hurrengoa
the balde party 4 us 4 u    Laugarren urtez Durangoko Atxo Fun Fun tabernan ospatu genuen gure urtebetetzea. Urtero lez, gure partyen soinu banda Zarautzko paparazzi surfer handiena den Makala Dj-k jarri zuen. Eta harekin, jo ta beat Raslaren efektu eta asmakizunak, TrebiƱoren okarina eta kanta isilak, Dropezframez hirukotearen irudi orgia amaitezina, Ainararen futbolari kuttunenaren orrazkera sexya, Mojito King-en dantzak, Etxarriko ilehoriaren bogalooo gerria, the balde partyetan fijoak diren Oihuka workerrak, bere etsaiak lagunak bai liran maite dituen kantaria eta beste hamaika lagun izan zen bertan drope-shaka-funky-beat amaigabean, okinek euren banaketa egiten hasten diren ordua iritsi arte.
Ez duzuela tutik ulertu...? ba badakizue, datorren urtean etorri 5. urteurren the balde party-ra!