hurrengoa
animac arteleku the balde   Otsailaren 24tik 27ra, Lleidan Animac ospatuko da. Astebete beranduago, aurtengo edizioko animazio bilduma eta proposamen interesgarrienak Artelekun ikusi ahal izango ditugu. Martxoaren 1etik 5era Roger Rabbit eta bere koadrilak Arteleku Toon Town bihurtuko dute. Animaziozko zinemaren planeta zeharo aldakorra da. Aldaketa hauek hala ere badute abantailarik. Ez dira mila kilometrotara bidali ostean krater ilun batean erortzen diren modulu espazialen modukoak. Atzera, oinarrietara, abiapuntura badute itzultzerik. Hau da, ez da beste hainbat alorretan bezala atzera begiratzeari uzten. Teknologia berrienek bat egiten dute animazio tradizional eta sinpleenekin. Film bakoitzeko Pixar-ek erabiltzen dituen hamaika ordenadoreek ez diote lekurik kendu super 8an, fotogramaz fotograma grabaturiko animazioari.
Bederatzigarren ANIMAC honetan Vuk Jevremovic, ChristinePanushka, Gul Ramani , Brett Ingram , Alex Mendizabal eta Blanca Palouren lanen aniztasun eta aberastasuna erakutsiko dizkigute. Lan ohikoenengatik hasi eta animazio disziplinaren mugan dauden piezak izango dira ikusgai. Guztiek dutelako amankomunean izateko arrazoi bera: denbora erabiliaz fotograma manipulatu eta arte adierazpen gisa aurkeztuak izatea.
Indiako animazio zinema eta silueten bidez eginiko animazioak, aurten jasotako lanen erakustaldia, esperimentazioa, atzera begiradak eta azken urteko emaitzarik interesgarrienak gozatuko ditugu aurtengo Animac-en.