hurrengoa
fagundako mapa    Fagunda uhartea Atlantikoko iparraldean kokatzen du XVII. mendeko mapa batek. Uharte fantasmen zerrenda luzea da oso, baina Fagunda ez da horietako bat. Fagunda esistitzen da. Hondarrezko duna handi bat da, eta, egun, Sable Island izenaz da ezaguna. Atlantikoko iparraldeko gune "ilun" horietako bat izaten jarraitzen du. Kostaldetik 160 kilometrora, 34 kilometro karratuko hedadura du, eta, ekonomikoki, hutsala da. Uhartea itsasgizon portugaldar batek deskubritu zuen 1520eko hamarkadan, Joao Alvares Fagundes-ek. XVI. mendearen amaieran, frantsesak kolonia bat jartzen saiatu ziren, baina izena aldatzea besterik ez zuten lortu: Île de Sable (hondar uhartea). Mendeetan zehar 350 itsasontzi baino gehiago urperatu dira uharte honekin jo ondoren. "Atlantikoko hilerria" ezizenez ezagutzen dute marinelek. Mapa honetan ikusi daitezke hondoratutako hainbat barkuren izenak, ontzi motak eta hondoratze datak.