hurrengoa
agorafobia nobelari the balde   Agora, Atenasko Partenoiean zegoen merkatu ireki eta zabala zen. Agorafobia hitzaren sustraia bertan dago. Leku zabal eta jendetsuei beldurra edo fobia. Fobia hau pairatzen dutenek ez dira eroso sentitzen espazio irekietan edo jende artean. Urduritasunez bizi dute autobus bidai bat edo futbol partida bat jende artean ikustea. Hein handian eta egoera batean edo bestean guztiok dugu agorafobikotik zerbait.
Agorafobikoa da aurtengo literatur Nobel saria jaso duen Elfriede Jelinek austriarra. Eta saritua zela jakin bezain pronto, Norbegiako erreginari eskatu zion hegazkina hartu eta saria (eta harekin batera datorren 1,1 milioiko txekea) bere Vienako etxean ematea. Detaile soil bat besterik ez da, baina jarrera horrekin Rottenmeyer itxura duen emakume honek gure bihotza konkistatu du.
Agorafobia sufritzea lotsaizuna sentitzeko modukoa litzateke askorentzat. Aurtengo Nobel sariari bere libururik autobiografiko eta ezagunenean, "Die Klavierspielerin" (Michael Haneke zinegileak liburu honetan oinarriturik filmatu zuen "La Pianiste" bikaina) lotsaizunak sufrimendua baino plazerra ematen diola kontatzen digu. Lotsaizuna, Disgrace izena du besteak beste –adi lotura radiofoniko ikusgarri honi- iazko literatur Nobel sariak, J.M.Coetzeek idatzi duen libururik ezagunenetarikoa.
Jendea maite ez duen emakume honen libururik ez dugu irakurri. Baina gustatzen zaigu saria hari eman izana. Guk, oraingoz, ez dugu inongo euskal idazlerentzat Nobel saririk aldarrikatuko. Gure thebaldeko letren errepublikan (kar,kar,kar...) ez litzaiguke batere aproposa irudituko norbaiti 1,1 milio euroko saria ematea. Diruari fobia dion norbaiti ez bada behintzat.