hurrengoa
route 181 the balde   "Route 181, fragments d'un voyage en Palestine-Israël" (Frantzia 2003. 270'), sinismen ekintza zinematografiko bat da. Urtebetez, zuzendari palestinar eta israeldar bik, elkarrekin zuzenduriko filma. 2002. urtean, bi hilabetez, Michel Khleifi eta Eyal Sivan elkarrekin bidai bat egin zuten bien jaioterrian zehar. Hegoaldetik iparraldera ibilbide bat marraztu zuten mapa batean eta "181 bidea" izena eman zioten. Ibilbide birtual honek, 1947. urtean, Nazio Batuen Erakundeak 181 erresoluzioaren bidez Palestina bitan banatzen zuen. "181 bide" honetan bidaiatu zuten denboran Palestina eta Israelgo giza geografia ezagutu eta filmatzeko aukera izan zuten. Mugak ez dira soilik mendi eta aranetan eraiki, bertako biztanleen buru eta garunetan, bi gizarteetan gero eta nabarmenagoak dira. "Route 181: fragments d´un voyage en Palestine- Israel" filmarekin, Michel Khleifi eta Eyal Sivan ek, lurralde txiki baina anitz honetan norabiderik gabeko bidai batetara eramaten gaituzte.
Artelekun ospatutako Arabiar Irudikapen Garaikideak jardunaldietan ikusgai izateaz gain zuzendariekin hitz egiteko aukera izan zen. Orain Artelekuk, filmaren itzulpena egin du euskara eta gaztelerara. Aurrerantzean, Route 181 filma, jatorrizko arabiar eta hebreeraz eta euskaraz edo eta gazteleraz azpititulaturik ikusteko aukera dago. Horretarako Artelekurekin harremanetan jartzea besterik ez dago.

Arteleku
Kristobaldegi, 14. 20014 Loiola - Donostia
943 453662