hurrengoa
odol-zirkulazioaren mapa    Miguel Servet espainiarrak odol-zirkulazioa deskubritu eta odol-sistemaren mapa egin zuen. Kalbinistek heriotzarekin ordaindu zioten deskubrimendua. Kronikak hala dio:
1553ko urriaren 27an, Servet Champel muinora eraman zuten. Haren gorputza ziri batera lotu zuten burnizko kate batez, eta lepoa soka lodi batez hestutu zuten. Buru gainean sufretan bustitako lastozko koro bat jarri zuten, eta berak idatzitako “Christianismi Restitutio” liburua oinetan. Sufrimenduak bi ordu iraun zuen, egur berdearen erruagatik. Ginebrako erreformatzaileek bere doktrinei uko egin ziezaien eskatu zioten azken ordura arte. Alferrik izan zen.