audio sugar ray luis, elektro & ome
hurrengoa

MORRISSEY

You are the quarry ·Attack

Bennicassin-go antolatzaileak ipurdia agerian uzte soilagatik sinpatikoagoa egiten zaigu bestetik batere sinpatiko ez den Morrissey. Viva Hate disko handia izan zen moduan, kaleratu duen azkeneko honek ere kantu eder eta hitz smithtarrez betea datorkigu. Azken aldian Los Angelesen bizi arren ¨brit¨ musika egiten jarraitzen du. Ez dute irrati komertzialetan gehiegi jarriko, ez dugu telebistan iragarrita ikusiko, baina milaka zaleentzat ezinbesteko disko horietako bat egin du Morrissey-k.

hurrengoa

KID & KHAN

Bad English · Transsolar records

Kid Congo Powers aurretik The Cramps edo Nick Cave & The Bad Seeds bezalako taldeekin lan egindako garagero bat dugu. Can Oral, kasu honetan Khan, Captain Comatose bezalako proiektuetan entzun izan dugu beats eta programazio artean. Bien artean gauzatu dute "Bad English" beat programatu garagero moduan bataiatu dezakeguna, Mexiko aldean tekilaz bustita grabatua eta gure artean Bilbon urriaren 21ean aurkeztuko dutena, "desmadre"- ak gustoko badituzu, ezinbestekoa.

hurrengoa

AMODIO

Voll.1· Pil pil sessions. Metak

Belardian etzan gara. Belar horratzek lepoan egindako kilimak nabaritzen ditugu. Kilkir baten hotsa entzuten da urrunean. Gerturago dagoen beste kilkir batek erantzuten dio. Eltxo batek gure belarriaren eremu parabolikoa gurutzatzen du. Sakeleko telefonoaren interferentziak entzuten ditugu. Gure ezpainek, bat batean, gure garunetako tolestura ezkutu batean sortutako doinuak xurxulatzen dituzte. Guzti hori da Amodio. Javi Manterola eta Aurélien Rotureau musikarien lan esperimental eder eta liluragarria.

hurrengoa

THE UNFINISHED SIMPATHY

Rock for food · Bcore

Kataluniatik datoz. Euren musika definitzen zaila da. Rock-a egiten dute. Eta post rock estiloan hainbeste konpetentzia dagoen garaian, Unfinished-ek lortu du izaera propio batekin nabarmentzea. Kitarrek indarra dute melodiarik galdu gabe. Ez dira himnoak baina diskoa pare bat alditan entzun ostean abestiak buruan geratzen zaizkigu. Zuzeneko potenteak gainera benetako post rock banda bat direla frogatzen du.