maletak basamortuan dejab├╝ panpin laborategia
irudia
  • 1
  • 2
Axeri: Kattalin zergatik ez dugu bidaietarako motxila bat erosten?
Kattalin: Maletak askoz ere poetikoagoak direlako, Axeri.
Axeri: Nola daiteke sei urteko mukizu batek horrelako hitzak erabiltzea? Non ikasten dituzu, eskolan?
Kattalin: Ez, aitonak erakusten dizkit. Eta nire aitonak asko daki maletez, Gerra Zibilean maiz erabili behar izan zituelako. Berak esan zidan bi maleta mota daudela: arinak eta astunak.
Axeri: Bi bakarrik?
Kattalin: Bai. Guk aukeratutako bidaietako maletak arinak dira. Behartuta egiten diren bidaietan, berriz, maletak astun-astun bilakatzen omen dira.
Axeri: Ze protesikoa...
Kattalin: Esan dizut ba.

Axeri: Nola jakin behar nuen sahararrak ez zirela Saharan bizi?
Kattalin: Egunkari gehiago irakurriko bazenitu...!
Axeri: Bokadiloak biltzeko zirela uste nuen!.