laburrak
hurrengoa

DESERTUKO DOINUAK

Desertua izerdiz hezetuko duen jaialdiak, musika elektroniko eta dantzagarrien izarrak bilduko ditu beste behin Monegrosen. Udako hautsa eta asperrari aurre egiteko Groove Parade...

hurrengoa

FREEPLAY. INDEPENDENTZIA ENERGETIKOA

Afrikako txoko gutxitara iristen da egun energia. Arazo honi aurre egiteko eta Hego Afrikako kartzeletako presoei lana eskaini ahal izateko bi enpresari gazteek Freeplay sortu zuten. Elektrizitaterik edo pilarik behar ez dituzten eskuargi eta irratiak ekoizten hasi ziren. Eta asmakizunak sekulako arrakasta izan zuen. Egun eguzki indarrez edo eskuindarrez dabilen hamaika produktu eskaintzen ditu Freeplayk.

hurrengoa

JAZZ-A BE BOP-EN

Askotan entzun dugu Jazzaldi masibo eta komertzialetaz gain ez dagoela Jazz zirkuiturik Euskal Herrian. Baieztapen horri aurre egiteko Donostiako Be Bop Bar-ek, jazz kontzertuen programazioari ekin dio. Astero, bertako musikariekin osatutako programazio interesgarri eta anitzak itxaropena piztu du jazz zaleen artean.

hurrengoa

MANIFESTA (EKAINETIK IRAILERA)

Zurrumurru politikoak/ kultur paisaia / orainaldi osatugabea/ hondakinak atzerantz/ kontingentzia guneak/ eraikuntzan/ zarata espirituala/ proiektua eta salaketa/ paisaia eskuliburua/ topaketa anbiguotasunarekin/ bere gainean tolestutako hiria/ bi norabideko ispilua/ esposizio bikoitza/ hiri bipolarra/ nortasun indarra/ potemkin herria/ matriz antzeztua / trikimailulandia / fabrikaisila

hurrengoa

ARTIUM

Laocoonte irentsia. "Artea eta biolentzia politikoa" izenburupean, botere politikoak edo boterearen kontrako indarrek, modu legalean edo ilegalean sortutako mehatxu eta heriotzak aztertzen dituen erakusketa antolatu du Artium-ek. Munduko edozein tokitan antolatu daitekeen erakusketa da antolatzaileen ustez, eta Euskal Herria munduko edozein toki da... Ezta?

hurrengoa

THANKS...

Consonni-k gonbidatuta (www.consonni.org), Itziar Okariz-ek, Begoña artistaren bideoklip berria filmatu zuen maiatzean. 100 pertsonatik gora bildu zen Rontegi zubian eta Begoñarekin batera Portugaleteko zubiraino abiatu ziren. ¨Thanks¨ izeneko kantuaren bideoan ikusi ahal izango dugu artearen izenean pop-star bihurtzen ari den Begoña kantariaren emaitza berria.

hurrengoa

SURF ESKOLAK ETA OPEN ZONE (DONOSTIA, EKAINA 26-27/UZTAILAK 8-11)

Zurriolako hondartzan ospatuko da ekainaren 26-27an Rip Curl-ek antolatutako nesken surf-eskola. Eta lasai, nahiz eta neskentzat izan, klaseak ez dituzte mojak emango. Info gehiago eta izen ematea Pukas-en:

hurrengoa

ARRAINEN BEGIA

Argazki bat denbora eta argiaren arteko konbinazioa baino gehiago izan daitekeela frogatzen du Ojodepez proiektuak. Kolektibo honek, argazkilaritzak duen balio dokumentala aldarrikatzen du. OjodePez-ek gainera hainbat aldizkarietan arrazoi ezberdinengatik atzera botatako argazki erreportaiak eskaintzen dizkigu. Bisitak merezi du.

hurrengoa

KAMALEOIA BILBON (UZTAILAK 14)

Mundua saldu zuen gizonak, Ziggy Stardust-ek, labirintoko azti maltzurra, Iman-en senarrak, David Bowie izeneko narraztiak Bilboko zezen plazan kontzertua eskainiko du. Sarrerak prezio ¨popularretan¨ jarri dituzte: 42-48 eurotan.

hurrengoa

BARNATIK UPTIGHT65

Baleeee, ondo da. Gimnasioetan gorputza zizelatzen duzuenentzat ere badira Uptight65 tixertak. Hala ere ohar bat, Uptighth 65 hauek soinean jarri eta ez zaizue hain erraza izango kamiseta kentzeko aitzakiarik bilatzea... berehala konturatuko zarete tixertok zuen giharrak baino txatxiagoak direla...

hurrengoa

FARENHEIT 9/11

Farenheit 9/11 Cannes-ko zinemaldian, azken 48 urteetan 2 dokumentalek soilik lortu dute sail ofizialean sartzea. Lehena Michael Moore-en ¨Bowling for Columbine¨ eta bigarrena egile beraren ¨Farenheit 9/11¨ zentsuratua. Moore-k berria jakin zuenean zera esan zuen: "ohore handia da aukeraketa hau, batez ere frantsesen, gure etsairik amorratuenen eskutik datorrela jakina". Gure zine aretoetara behintzat iritsiko da.

hurrengoa

UZTAILAK 7 SAN FERMIN

Batetik festaren aurreko prestakuntzak eta bestetik festak irauten duen bitartean murgiltzeko informazioa, desfasearen irudiak eta ajearen apologia. Urte osoa da San Fermin web orri ez ofizial honetan. Tipo hauek ez dute urte osoan pañuelikoa lepotik kentzen.