paper
hurrengoa

la transformación

alexander drake·editorial zoe

Donostia, Bartzelona eta San Francisco dira liburu berezi honen eskenatokiak. Hainbat planotan kontatzen den istorioak alde batetik bestera eramango du irakurlea. La transformación sexu bidaia bat da. Bat-batean emakume gorputzarekin esnatzen den gizon batena. Kafkarren Metamorfosia liburuko Gregor Samsak baino zorte handiago izan du hemen protagonistak. Irudika ezazue zenbat aukera irekitzen dituen abiapuntu horrek. Ba, irudikatzen dituzuenak eta gehiago gertatzen dira. Argitaletxe independente batek kaleratutako lan arriskutsu, lizun eta ezberdina.

hurrengoa

el mundo sobre ruedas

albert casals·ediciones martínez roca

Hamazortzi urteko gazte honen bidaia-liburua Sant Jordiko azken edizioko liburu salduenen artean egon da. Albert Casalsek 14 urte zituenetik bidaiatu du munduan zehar. 25 herrialdetik gora bisitatu ditu bere gurpildun aulkian. Bere gabeziari abantaila ateratzeko trikimailuak eta apenas dirurik gabe bidaiatzeko ideiak luzatzen ditu. Leuzemia baten ondorioz dago gurpildun aulkian. Ez du sakeleko telefonorik eramaten "galdu egiten dudalako beti", eta, dirudienaren kontra, bere bidaietan bizi izan dituen egoera guztiak ez dira zoriontsuak izan; "hil zorian izan naizen pare bat alditan ez dut ongi pasa"... Atera kontuak.

hurrengoa

quinquis del 80

cccb

CCCB kultura garaikidearen guneak proposatutako erakusketak sekulako arrakasta izan du. Ziurrenik, proposatzen zaigun denbora-bidaian ez dugulako urrunegi joan behar, gutariko gehienok ezagutu dugun fenomenoa baita bertan aztertzen dena. Oso gazteak zaretenontzat ere baliagarria izan daiteke gazteleraz eta katalanez argitaratu duten katalogoa eskuratzea, "Callejeros" saioaren ardatza non dagoen ikasteko. Izenak eta deiturak aldatu egiten direlako, baina bazterketa soziala, miseria, marjinazioa eta bortxakeria gure gizartean aspaldidanik sustraituak daudela erakusten digu proiektu honek.

hurrengoa

soireé tapas. pintxos modernes et insolites de donostia

josema azpeitia salvador, haizea parot (itzul)·ttarttalo argitaletxea

Tabernatik tabernara bidaiatzea da gure ohituretako bat, barraz barra gutiziak dastatzen ibiltzea luxuzko bidaia bihurtzen ari bada ere. Azken urteotan pintxoaren kontzeptua garatu duten hainbat tabernatara egindako bisiten emaitza da liburu hau. Kanpotarrei Euskal Herria esan, eta bonbak eta pintxoak etortzen zaizkie burura. Halakorik gustatzen zaigun ala ez... beste eztabaida bat da. Baina ezin dugu ukatu horiek izan direla azken urteotan gure enbaxadoreak munduan.