hurrengoa
bonaparteren euskalki mapa    Luis Luziano Bonaparte, Napoleon Bonaparteren iloba, bost aldiz etorri zen Euskal Herrira 1856tik 1869ra. Haren lanek berebiziko garrantzia izan dute euskal hizkuntzalaritzaren historian, euskalkien sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. Euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen, hala nola, Jean Duvoisin aduanetako kapitain lapurtarra, Fray Jose Antonio Uriarte, Jose Samper apaiza, Mariano Mendigatxa bidankozetarra, Prudencio Uhalde, Klaudio Otaegi zegamarra, Aita Ibarnegarai, Emmanuel Intxauspe Kalonje zuberotarra Lan metodo moduan, bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien berriemaile horiei, eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkatze-lanean, bereizi zituen, hiru multzo handitan, zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar aldaera. Bonapartek kritikak jasa, izan ditu, batez ere itzulpenetan eta testu erligiosoetan oinarritu zelako euskalkien eta azpi-euskalkien bilketarako eta testu horien azterketaren ondorengo hizkuntz erabakietarako, baina ez dago ukatzerik Bonapartek egindako lana itzela eta mesedegarria izan zela euskararentzat.