paper the balde
hurrengoa

p�ldoras azules

Frederik Peeters � Astiberri

Literatura irakurri eta komikietara hurbiltzen ez den gehiengo horrentzat redentziorako parada ezin hobea eskaintzen digu Pilules Bleues ek. Frederik Peeters egileak bere istorioa kontatzen digu. Seropositiboa diren Cati eta bere hiru urteko semea ezagutu eta haiekin bizitzea zein ederra izan daitekeen erakusten digu. Zuri beltzez betetako 190 orrialdeak baikortasunaz eta naturaltasunaz, bizitasunaz eta bizitzaz gainezka daude. Ezinbestekoa.

hurrengoa

the sea

Philip Plisson � Lunwerg

Itsasoari eskainitako argazki liburu ezberdinak ikusi ditugu azken hilabeteotan liburu dendatan. Philip Plisson saiatu da eta argazki ederrez hornitu du liburu hau. Baina itsasoa argazkietan izoztea nahi eta ezin bat da. Eta hain justu frustrazio eder hori islatzen duelako aipatu nahi izan dugu liburu hau. Argazkiak ederrak direlako, bai, baina argazkietan olatuek ez dute ez soinu ez mugimendurik.

hurrengoa

arbelaren gainean

Xabier Mendiguren Elizegi� Elkar

Nori interesa dakioke idazlearen mundua? Bere bizitzaren dokumentala fikzio bihurtu eta liburu ezberdinetan jasoa? Egile beraren "Nerabearen biluzia, Errekarteko koadernoa" Ni-aren literaturaren adibide dira. Noraino dira errealitate eta noraino fikzio? Literatura mota honek zale eta etsai amorratuak ditu. Hala ere, ahozko tradizioaren galera salatzen den garaietan, tradizio hori berreskuratzeko modu aproposa bada bakoitzak inguruan bizitakoak paperean jartzea. Kasu honetan gainera, egileak gauza bat bere alde du: Bota ditugun galdera guzti hauek berak bere buruari behin eta berriro egiten dizkio. Hori ere badelako "Ni"-aren literatura.

hurrengoa

el europeo

1988an sortu eta 1995ean itxi zuten El Europeo aldizkaria. Zentzurik al du duela 10 urte desagertu zen aldizkari baten aipamena egitea? Baietz uste dugu. Gure oroimenean geratu direlako paperezko barku hartako tripulazioak (Alberto Garcia-Alix, El Angel, Ray Loriga, Ouka Lele, Corcovado eta makina bat kolaboratzaile fin) zabaldu zituen eduki bereziak. Madrileko giro underground-a eta mobida kutsuaz haratago joan eta gai eta jende liluragarriz bete zituzten El Europeo-ren orriak. Aleren bat eskuratzeko aukera duenak ez du damurik izango.