napoleonen uhartea odlok
irudia
Napoleon dut izena eta hau nire uhartea da.

Ez naiz inoiz uharte honetatik atera.
Etxeko egongelan, aitak, esaldi hau eseki zuen ni jaio nintzenean:
Independentzia, ohorearen modura, hondartzarik gabeko uharte harritsu bat da
(Napoleon Bonaparte)

Nik ez dakit hitz horiek zer esan nahi duten. Baina badakit nire izena hitz horiek esan zituen gizonaren omenez jarri zidala aitak.
Eta Napoleon hura enperadorea izan zela eta hemendik gertu dagoen uharte batean hil zela...
Ez zait nire izena gustatzen baina nire lagunek oso izen "txuloa" dela esaten didate.

Napoleon dut izena eta egunen batean nire uhartea inguratzen duen ozeanora itsasoratuko naiz.