• 1
  • 2
hurrengoa
6 facts about SOuth WEst TOwnship odlok   Futbola
Futbola ez da kirol soila Soweton. Township honek dituen 4 milioi biztanleak bereizteko modu bakarra da. Kaiser Chiefs taldearen jarraitzailea edo Orlando Pirates-en zalea soilik izan zintezke. Hego afrikan zaleei bafana-bafana esaten zaie. Soweton 4 milioi dira.

Kwaito
Township-etan jaio zen musika eta Towship-eko biztanleek etxean egindako irratietan bizi den musika. 90. hamarkadako diskoa, ragga, house township-eko jarrera eta slang-arekin nahastu eta ahalik eta bolumen ozenenean entzun eta dantzatzen den doinu eta erritmoa. Kwaito musika Hego Afrikako gazteria beltzaren isla da.

Etxe antolamendua
Kartoipean bizi direnetatik hasi, zuriek langile beltzentzat egindako etxe-barrakoietatik pasa eta egun Beverly Hills ezizenez ezaguna den Sowetoko txalet aberatsenak topa ditzakegu Townshipean. Hego hemisferioko ospitalerik handiena ere, Chris Hani-Baragwanath Hospitala, Soweton dago.

Zooweto
Zoowetora bisita egiteko turistentzat furgonetak antolatzen dituzte. Batazbeste 1000 dira egunero auzoa bisitatzen duten turistak. Gida batekin joatea komeni da, Sowetoko laberinto kaleetan galdu ezkero ez baita erraza irtenbidea topatzea.

Tsotsitaal
Sowetoko biztanleek hitzegiten duten slang berezia da Tsotsitaal. Etnia ezberdinen hizkuntz nahasketa eklektiko eta malgua. Egun batetik bestera garatzen dena. Kwaito doinuetan erabiltzen den hizkuntza dinamiko eta arrakastatsua.

Muralak
Hego Afrikako etnia bakoitzak, modu berezian pintatzen ditu bere etxeko paretak. Xosha etniakoek berde eta arrosaz, Ndebele etniakoek sinbolo geometrikoz,... Soweton ohitura horiek egungo tendentzia eta aldarrikapenekin bat egiten dute edozein paretetan.