hurrengoa
PIL- PIL SESIONS the balde    I  galder izagirre "EZ DAKIGU DEFINITZEN BI AHOTS BEREZI HAUEK ELKARREKIN ETA BATERA KANTATZEN DUTENEAN SENTI ARAZTEN DIGUTENA".

Musika munduak krisialdi larria bizi duen garaietan, Pil Pil sessions moduko proiektuek kamikaze baten garunetik ateratakoak dirudite. Ekaitzari ordea bi modutan aurre egin dakioke: Aterpean ezkutatuta leihotik begira geratu edo eta blai busti arte kalera atera. Bigarrena aukeratu dute pil pil sesio hauek. Gailu-ren Kutxa Beltza proiektu berezi eta ederrak eman zion hasera bilduma bitxi honi eta orain beste bi kutizia eskaintzen dizkigu metak diskoetxeak. Artista ezberdinak elkarlanean egindako bi lan paregabe eta ausartak.
Anari eta Petti elkarrekin taula gainean ikusi genituenetik disko honen zain geunden. Ez dakigu zer den hainbeste gustatzen zaiguna, ez dakigu definitzen bi ahots berezi hauek elkarrekin eta batera kantatzen dutenean senti arazten digutena. Beste jarduera guztien gainetik musikak bereziki duen gaitasun hori dutela dakigu. Barne ekaitzak piztearena. Anaritapettiren ahotsek, euri tantta txikien moduan azaletik barrura sartzen zaizkigu... Sen taldeak beste gitarrista sutsua aukeratu du pil pil lagun: Del Tonos blues taldeko Hendrik Roever. Noise eta power blues doinuak espero dutenek ordea ez dute halakorik topatuko. Pil Pil sessions bildumako hirugarren bilduma honek desertuetako errepideetan, 70. hamarkadako Mustang kotxe batean entzungo genituzkeen pop-rock kantuak eskaintzen dizkigu.
Batek baino gehiagok honokoa promozio horri baten itxura duela esango du. Eta ez zaio arrazoirik falta. Kamikazeei begirunea diegun moduan, ekaitzen aurrean ausardia, originaltasuna eta gisa honetako proposamenak kaleratzen dituenak merezi duelako gurean tarterik. Busti nahi dugu... Pil Pil sessions gehiago mesedez.