audioa arkaitz villar
hurrengoa

Animal Collective

Merriweather Post Pavilion·Domino records

Prentsa espezializatuak, tarteka, ezinbestekotzat hartzen duen talde horietako batean bilakatu da Animal Collective. Radiohead-en lekua betetzera kondenatuak, eztanda soniko aparta dakarte lan honetan, soinu transgenikoetatik ihes egin eta melodia koloretsuen laguntzarekin. Horren lekuko dugu “My girl”, taldearen ohiko psikodelia argitsua eta disko berrian erakutsi duten heldutasunaren adibidea.

hurrengoa

Capsula

Rising mountains·Bcore

Talde kontzeptua desagertzear dagoen honetan, eszena berpizteko aspalditik lanean diharduen talde honek badu bere lekua: gure mugetatik at hori bai. Hemen lortzen ez duten kritikaren onespena martxoan ospatutako Austingo SXSW jaialdian eskuratu zuten. Jakina da orain guztion ahotan izango direla. Capsularen arrakasta ordea urteetako lana da, “Rising mountains” lan berriak erakusten duen bezala.

hurrengoa

Txarly Brown

Más achillifunk·Lovemonk

Inolako intentzio eta pretentsiorik gabe Kataluniako rumba doinuen iraultza eragin du Txarly Brownek. Achillfunk proiektuarekin estilo honen aldarrikapena egin zuen. Proiektu honen bigarren lanean Makala, Sabo edo Txarly Brown bera aritu dira nahasketa lanetan. Rumba, soul, funk, reggaeton eta disko doinuak tartekatu dituzte, ijitoen sustraiak errespetatuz eta bildumari nazioarteko maila emanaz.

hurrengoa

Love of lesbian

1999·Autoekoizpena

Hamalau kantutan zehar maitasun historio bati buruz hitz egiten digu Love Of Lesbianek lan berrian. Horregatik emozionalki gora behera handiak biziko ditugu. Gure bizitzan zehar inoiz sentitutako emozio hauek dira hain zuzen ere diskoa berezi egiten dutenak. Pop kantu bikainak eraikita, “Incendios de nieve” –rekin negar egiten dugun bezala “Club de fans de John Boy” kantuan barre egiten dugu. Gazteleraz abestutako indie poparen erregeak.

hurrengoa

Diplo

Decent work for decent pay·Mad Decent

Ez naiz pertsona egokiena dj eta ekoizle honen lanari buruz hitz egiteko, gehiegi defendatzen dudalko egiten duen guztia. Horregatik Mad Decent diskoetxe – kolektibo – proiektuan gauzatutako lanen bilduma honi buruz ezer gutxi esango dut: egungo belaunaldia ezagutzeko ezinbesteko lana dela besterik ez. Laster gainera Favela On Blast filma estreinatuko du, prest egongo gara ordurako.

hurrengoa

Checkpoint Rock

b.s.o.·Talka 2009

Fermin Muguruza Palestinan bere lehen diskoa genuenean ez genuen irudikatu lan horrek honelako zuenik. Filma ikusi gabe, bertan entzungo dugun soinu eszena, oztopo guztien gainetik, bizirik dagoela poesia, rock, hip hop edo tradizioaren batzen honelako diskoak, emozioz beteak eta eguneroko egiteko balio duen doinuz kargatuak. Dam, Safaa Murkus bezalakoen unibertsoa gehiago ulertzeko balio digu.