hurrengoa
kartzelako moda kalean ainger   I  herr ledesi "Nire jostuna narkoa da" “Ba nireak bere famili osoa akabatu zuen”. Tarantino ez izan arren, gaur egun, “cool hunter”-ei esker, esaldi bitxi hauek edonork erabili ditzake. Horrela, Europan handiena den Tegel-ko espetxe alemaniarrean presoek euren arropak egiten zituzten, eta hauen kalitatea, diseinua eta prezioa ikusirik kanpoan saltzeko gai zirela konturatu ziren. Modu horretan sortu zen Haeftling (gatibu) marka. Momentuz, Haeftling arropa internet bidez erosi dezakegu, haien webgunean hain zuzen. Umore handiz egindako web orria da eta sekulako arrakasta izan du. “Kanpoan ditudan lagunak edonor hiltzeko prest daude Haeftling alkandora bategatik” dio Matthias Meyenberg-ek, narkotrafikoagatik hiru urteko kondena betetzen ari den presoak. Orain, preso hauek, beste biktima batzuk dituzte, “fashion victims” deritzotenak, baina momentuz hauei dirua xahutzea ez da delitua. Lanak ez ditu aske egingo, baina gutxienez, presondegiek diru-sarrera apartak lortzen dituztenez espetxeetan instalazio eta zerbitzuak hobetzen ari dira. Gainera, presoen gehiengoa lanean ari denez, sosa batzuk ere irabazten dituzte. Esperientzia hau munduko beste lekuetan ere errepikatzen da, Italian adibidez, baina arrakasta apalago batekin. Moda eta kartzelan arteko harremana ez da berria. AEB-ko espetxetan, jazkera arau zorrotzei esker tendentzia berriak sortu dira. Adibidez, prakak erabat jausiak ibiltzearena presondegietan gerrikoak eramatea debekatua dagoelako sortu zen. Oinetakoetan lokarririk ez erabiltzearena ere ohitura "talegeroa" da AEBtan. Bada gisa honetako negozioak susmopean jartzen dituenik. Baina moda mundua epaitzen hasita... nork ez lituzke Vitorio & Luchino kartzelara eramango? Ez al dira Agatha Ruiz de la Prada-ren diseinuak Guardiako Epaitegira eramateko modukoak? Egunero soinean daramatzagun hainbat markek Asia eta Hegoamerikako herri askotako biztanleak esplotatzen dituztela aspaldidanik dakigu... nerabeen anorexiaz hitz egiten ez hastegatik....