hurrengoa
modorrra 2003 laura palmer   I  txuma & uxeta labrit Irailak 25-28, erribera merkatua, bilbo
MODORRA moda pasarela alternatibo gisa sortu da Euskal Herriko nahiz atzerriko diseinatzaileen lanak erakusteko. Euskal Herriko moda berria eta diseinatzaile gazteen lanak erakusteko plataforma gabeziari aurre egin nahirik, Modorrrak, diseinatzaile hauentzat profesionaltasunerako ate bat, ikuslego zabal batetara iristeko modu bat, eta bide batez, hiriaren bizitzan parte hartzeko aukera bat eskaintzen du (espazio publiko ezberdinak erabili direlako proposamen guzti hauek erakusteko).

Edizio honetan 15 diseinatzaileen lanak aurkeztu dira eta Argentina izan da herrialde gonbidatua. Honetaz gain, 35 diseinatzaile merkatuko postu ezberdinetan egon ziren sakabanaturik, haragi eta fruta artean, euren bildumak erakutsi eta saltzen. Desfileak, emanaldien ardatz eta adierazgarri izan dira. Desfile bakoitzarentzat sortutako koreografia landuak eta modelo ez profesional eta dantzariek egindako jantzien interpretazioak izan dira Modorrra-ren originaltasun ikurretako bat. Berez Modorraren helburuetako bat tendentzien uholde eta inposatutako irudien aurrean estilo propioa eta aldarrikapenaren garrantzia adieraztea bait da. Proposamen ezberdin eta anitzak ikusi ahal izan dira. Adibidez Estibaliz Corral-en "las grupis van al cielo" aurkezpena , non modeloak zuzenean jotzen duen hard-core talde batekin interakzioanazaltzen ziren edo bestetik Igor Gorostizaren moduko leuntasun eskultorikoa. Aurtengoa lehendabizikoa izan da. Datorren urtean Modorrra gehiago.