hurrengoa
fun-tsak meets ascii disko fun-tsak   I  fun-tsak 19:25 Donostia. Fun-tsak Ascii Disko-ren zain daude. Berandu dabil. Puntualitate germanikoak ere bere salbuespenak behar ditu. Ascii Diskoren promozio orriari beste begirada bat. "popatik indie pop, popatik glam rock, popatik technohouse eta electroclash... popatik gitarra elektrikoak... Uf! umore onez azaltzea espero dugu. Ascii Disko-ren mozorropean Daniel Hoc musikaria ezkutatzen da. Hamburgon bizi da eta egunero egiten die bazkaria bere neskalaguna eta haren katuei. Promozio orriak dixit. Bat batean gure ondoan dagoela konturatu gara.

Zer moduz?
Ongi

Zer asmo duzu gaur gauerako?
KaƱa sartzeko asmoa dut. Jendea dantzan eta mugitzen ikusi nahi dut... hau hemengo tabakoa al da?

Ez, ez da tabakoa... erretzekoa bada baina ez da tabakoa
A bale...

Aurkeztu berri duzun diskoan estilo ezberdinak somatzen dira...
Bai. Aniztasun handia dago. Gauza minimalak, pop doinuak, diskoa,... gustatzen zaidan gauza oro sartu dut diskoan...

Ze makina mota erabiltzen duzu?
Gauza merkeak erabiltzea gustatzen zait. Ez naiz sofistikazioaren aldekoa. Nire musika gauza merke eta eskuragarriekin egiten dut. Autonomoa izatea gustatzen zait.

Aizu, aurretik egon al zara inoiz hemen?
Hemen Donostian ez. Bilbon egon nintzen. Pintxatzen. Baina beno ez zen oroitzeko moduko gau horietako bat izan.

Gure asmoa alde zaharrera joan eta pintxo batzuk jatea zen. Etorri nahi duzu?
Ezin dut. Berandu nabil. Gaur gauekorako soinu frogak egin behar ditut eta gauzak prestatu.

Guk atzo pintxatu genuen
Biek?

Bai. Atzokoan nahiko jende hurbildu zen. Oso jende fashiona... badakizu... modeloak eta... Orduan ez zatoz pintxoak jatera...
Gustora joango nintzateke baina ikusi ze aurpegi dudan. Iritsi berri naiz eta ia lorik egin gabe berriro tokatzen zait lan egitea...

Bale, ba orain argazki batzuk atera eta gero gauean ikusten dugu elkar emanaldian
Argazkiak? Aurpegi honekin?

Lasai... aurpegia ez da azalduko eta...