hurrengoa
Labitaciones etxeberria kooperativa   Labitaciones laborategi proiektu gisa sortu zen Artelekun, gutxienez bi urteko epe batean etxebizitzaren arazoaren inguruan lan egin ahal izateko. Etxeberria kooperatibak koordinatuta, deialdi publiko baten bidez artista, antropologo, diseinatzaile, arkitekto eta jarduera ezberdinetako beste hainbat pertsona proiektuaren inguruan batzea lortu zen. Hiru hilabeteetako analisi lan baten ostean, gure ingurune gertueneko diagnosia ez da batere pozgarria. Eskaintzen zaizkigun etxebizitzen homogeneizazioa bultzatzen duten inertziak existitzen dira.
Laborategiak azaldu nahi duena, etxe proiektu baten aurrean egon daitezkeen planteamendu eta/edo prozesuen aniztasuna da. Etxea komunitate sortzaile gisa ulertzen dugu, kokatzen den lurraldetik ebatsi ezina, baina eskala hau aldarrikatzen da (eskala txikia eta ez monumentala) lurralde edo hiriaren eremu publikoa ERREformatuko duen dinamika berritzaile eta beharrezkoen sortzaile gisa.
Lurralde hauetan faktore geografiko ezberdinak egon daitezke, estruktura sozial berriak, larrialdi egoerak (banakakoak edo kolektiboak) edo iragankorrak, eta hauek jarrera irmoekin batu ezkero, etxebizitzan pentsatzerako orduan beste bide batzuk ireki ditzakete. Auto-eraikuntza bezalako tresnak existitzen dira, jabetzea (eta ez erosketa), edo erabiliak ez diren espazioen berrerabilpena. Aurrekontu eskasia ere ezagutu nahi ditugun egoera eta ertzeko jarreren iturri izaten da.
Analisi lana eta diagnosiaren ostean, irailerako (15 hasi eta hilabete bereko 26 ra arte) tailerra programatu dugu orain arte izandako ideiak praktikan jartzeko, Anne Lacaton arkitekto paristarra eta Santiago Cirugeda arkitekto sevillarrarekin. Haien laguntzarekin proiektu azkarrak aurrera ateratzeko asmoa dugu hirian bertan edo gertuko ingurunetan...

Programa:
Tailerra: 20003 irailaren 15etik 26ra
Hitzaldiak: (entzuleagoari irekiak Artelekun 19:00h)
Irailak 18..... Anne Lacaton
Irailak 25..... Santiago Cirugeda