hurrengoa
marea artean·elkarrizketa jim denevan    Noiz hasi zinen lan hau egiten?

1996. urtean hasi nintzen hondarrean marrazten. Egur zati batekin 5 metroko arrain bat marraztu nuen. Une perfektuan sortu nuen, arratsean. Ingurunearekin hain ongi moldatzen zela ikusita marrazten jarraitu nuen eta hondartza osoa uhinez eta marraz bete nuen.

Zergatik hondartza? Zergatik hondarra?

Hondartza mihise erraldoia da niretzat. Surflaria naiz eta aspaldidanik bizi naiz itsasgora eta itsasbeheren erritmoari lotuta. Ura ere, borradore erraldoi bat denez, bat bateko tasuna eta iraunkortasuna kontzeptuekin lan egitea derrigortzen nau.

Beti bakarrik egiten duzu lan?

Bai. inoiz ez dut laguntzarik izan.

Nola moldatzen zara eskala handian lan hain zehatza egiteko?

Urteetan zehar izandako praktika eta kontzentrazioari esker.

Zure marrazkietako batean lanean hasten zarenean badakizu ordu gutxira desagertuko dela..Nola sentitzen zara ordulariaren aurka lan eginaz?

Emaitzak ez du garrantzirik marrazkia ̈garbitu ̈ egingo duelako itsasoak. Joaten utzi behar diot. Olatu eta haizearen modukoa da...unea bizi eta aprobetxatu behar duzu.

Nevadako desertuan ohikoa duzun baino marrazki handiagoa egin duzu duela gutxi. bertan gainera ez duzu itsasoaren eraginik izan. Nolako esperientzia izan da?

Marrazkia amaitu eta astebetera ekaitz eta euriteek marrazkia laku lehorrean egin nuen lan guztia ezabatu zuten. Poztu nintzen ekaitz euritsu harekin. ez nago ohitua nire artea irauten ikustera. laku lehor batean marraztu nuenean banekien lehenago edo beranduago urak ezabatuko zuela baina ez nuen espero euria hain goiz azaltzea. baina ez dago galerarik. Ezabatze prozesua, marrazkia sortzeko prozesua bezain garrantzitsua da.

Zer moduzkoa izan zen Chesley Chen zuzendariarekin ̈"Sandman" pelikula filmatzearen esperientzia?

Ongi egon zen. Gustatzen zait zinegileekin lan egitea eta euren istorioak nola eraikitzen dituzten ikustea.

Kontatuko al zeniguke ̈"Outstanding in the Field" proiektua zertan den?

Outstanding in the Field afari esperientzia bat da. Afaria antolatzen dugun lursaileko janari ekoizleak eta proiektuaren parte hartzaileak batu egiten ditugu mahaian. Guztiok janari berdina jaten dugu eta janari guztia lur sail horretatik hartzen dugu egun berean edo egun bat lehenago. Menua inguruko janariekin osatzen da beti, ardoa, gazta, barazkiak, fruta, haragia,...Proiektuaren berri izateko badugu webgune bat: