paper nagore telleria
hurrengoa

van’t hoffen ilea

unai elorriaga · elkar

Espainiako Narratiba Sari Nazionalaren ikuskizun piroteknikoa hasi zenean, errematea bakarrik falta zitzaion eleberriari. Idazlea ekitaldietako erreklamu bihurtu aurrekoa da. Eta subentzioen bedeinkazioa duena, Igartza bekarena. Zaila da gero funtzionarioak maitatzen, baina Elorriagari esker Matias Malandari kariñoa hartzen zaio. Etxez etxe dabil grabadorarekin jendearen bizitzak grabatzen. Presoen kondenak laurdenera jeisten dituen kartzelako idazkariarena, jokuagatik bainera saldu zuenarena, eta beste. Berak bitartean, eskuan darabilkien pilotako suge anarkistari hitz egiten dio eta bere bizitza imaginatu egiten du emakume batekin komuneko atean topo egiten duen bakoitzean. Iduseko munduan espagettiak plateretik suizidatu egiten dira, erleak liderrak dira eta gabardinek intimidatu egiten dute. Asko du SPtik. Gehiago ironia eta jokuetatik. Eta izenburua demokratikoa dauka. Bere hitzaldi batera joan zirenek erabaki zuten, “Hiztegiak eta Hilerriak” ezetz,“Van Hoffen ilea” behar zuela. Udaberrian gehien saldutakoa.

hurrengoa

deserriko karrikak

mikel ibarguren · susa poesia

Durangoko azokako debutean bankiloan geratu zirenetakoa da Ibargurenen bigarren olerki bilduma. Poemak, berak bizi duenaz. Deserriaz, distantziaz eta ausentziaz. Disimulorik gabe. Erbestean bizitzeak dituen konstanteak erakusten ditu; muga fisikoak eta animikoak. Zigarro mutxikinetan bilatzen ditu maitearen ezpain ertzak. Desegindako ohean eta katilu erabilietan. Kantuak estropeatzen entzun nahi du haren ahotsa, eta behin eta berriz entzuten ditu doinu berak desafinoa noiz azalduko. Deserriko karrika bakoitza muxu bat da, presaka emandako igurtzi dardarti bat. Eta ibilbidea Carrefour des Evadésen bukatzen da, iheslarien guruzbidean.