• 1
  • 2
hurrengoa
elektra: daredevilen amorante galdua. txo!?   Azkeneko bolada honetan Daredevil pelikula pairatu ahal izan dugu gure hiritako zinema pantailetan. Bertan, Daredevili laguntzen Elektra, honen emaztegai ninjahiltzaile- errukigabea. Pelikula ikusi duzuenek zera pentsatuko duzue: Ninja? Hiltzaile? Errukigabea? Bai zera! Tipa hori oso lila da, gainera amen batean akatzen dute oso era traketsean. Hala da bai, pelikula zoragarri honetan dena baita lila eta traketsa. Baina denen artean Elektra da, nire ustetan, galtzeko gehien duen pertsonaia. Elektra, Daredevil super heroiaren hilabeteroko komikianamorante bezala agertzeko sortu zuen Frank Millerek, honez gero komunean egonen dena, gomitoka. Horren ostean leotardodun pertsonaien unibertsotik atera eta Elektrak berak protagonizatuko zituen komiki mordo on bat egiten jardun zen. Super heroi komikiena baino, europar komikien antza handiagoa zutenak. Izugarria Bill Sienkiewiczekin batera egindako Elektra Assassin eta osteko Elektra lives again. Pertsonaiari sakontasun ikaragarria eman zion eta horren ostean elektrazale guztiok kaka eginik geratu ginen. Ezin aurkitu mundu osoan emakume hori bezain gupidagabe, manipulatzaile, amorante sutsu, garun hotz eta azkar, eskizofreniko zein psikopata ilun, neskato galdu edota hiltzaile eraginkorragorik.
Millerrek haren heriotza idatzi izan zuen, bitan. Pertsonaia sortu, super heroiengandik aldendu eta komiki erreferentzial bat sortu zuen. Horren ostean pertsonaia osatutzat eman eta heriotzez borobildu zuen, komikitan zein errealitatean.
Bo! Nola ba horren ongi saltzen zen afera akabatu? Marvel argitaletxe erraldoiekoek hori pentsatuko zuten behintzat. Millerrek gaur egun bere komiki guztien eskubideak izan arren, Elektra sortu zuen garaietan Marvelek zituen pertsonaiaren eskubideak. Hortaz, jarraipena eman zion saiakera ergel eta frakasatuaz, estatuan hiru serie ezberdin hasi ziren publikatzen eta zenbaki gutxi batzuk iraun zuen.
Gaur egun Elektra borobildu dute Marvelekoek. Estetikoki zein literarioki zuen potentzial zinematografiko guztia komunetik bota eta izaera ergel eta itxura barregarridun emakume bat erakusten digute, hori bai, pelikula guztiarekin koherentzi izugarria mantenduaz.