hurrengoa
sideral: indarrak lagun zaintzala mónica escudero   Hamar urte dira plater batzuen atzean bere zeregina erakusten, sei bere lehendabiziko elektro-pop abentura atzean utzi zuenetik eta ia bi, Satelite Kren eskutik bere lehendabiziko eta arrakastatsu Darkhouz & Popotronic diskoa merkaturatu zuenetik. Bi urte beranduago eta disketxe eta banatzaile berriekin (Pias Spain) berriro datorkigu Squizotronic and Techno lanarekin. Aleix Verges, dj Sideral hobekien egiten dakiena egiten jarraitzen du, baina oraingoaz askeago, helduago eta aitzakia horrekin harrapatu dugu. Telefonoaren bestaldean techno astuna entzuten dugu. Tipo honek ez dio lan egiteari uzten promoa egiten duenean ere. Azkenean, ni entzutea lortzen dudanean Squizotronic and Techno definitzeko eskatzen diot:
Nire lehendabiziko sesioarekin alderatuta, honek ez du hain estilo zentratua, horregatik Squizotronic. Estilo ezberdinen nahasketa kaotikoa da, drum´n´bass apur bat, hip hop-a eta indietronica. Melodiak gidatuta egin dut lan eta horrek aukeraketa zaila eta orden gutxikoa egitera eraman nau. Eta bigarren bolumena, ba izenak dioen moduan Techno-a da. Eta hori ez da beharrezkoa definitzea.

Eta nola aukeratzen dituzu tema ezberdinak? Instintoari jarraitzen diozu edota komertzialtasuna ere kontutan izaten duzu?
Kantu batzuk euren pisuagatik egon beharra dute, eurekin maitemindu zarelako, baina oinarria inprobisazioa da. Plater batzuk alokatu, etxean montatu eta inprobisatuaz pintxatzen hasi, gauzak berreskuratzen eta b alde harrigarriak deskubritzen...horrek ematen dio freskotasuna sesio bati. Techno bolumena ezberdina da. Garatuagoa dago bai, hausnarketa handiago bat eskatzen du.

Zenbat grabaketa ordu behar izan dituzu sesioa borobiltzeko?
Gutxi, sesioekin oso gauza kuriosoa gertatzen da: lehendabizikoa grabatzen duzu, gero hiru edo lau gehiago egiten dituzu bariazioak sartuaz eta azkenean lehendabizikoarekin geratzen zara. Freskotasun kontua dela iruditzen zait.

Zure lehendabiziko CD mix- arekin, honetan aplikatu ahal izan duzun zer ikasi zenuen?
Gehien bat entzulerik gabeko sesio bat egitea. Zaila da ohitzen. Inork ez du zure musika edo zugandik tira egiten...

Zigilu propioa sortzearen esperientziaz zer esango diezadakezu?(Hit Kune Do)
Ba oraindik globo sonda baten modukoa dela, niretzat behintzat. Paper kontu guztiak Carlesen eskuetan dago ( zigiluaren beste % 50ª Carles Baena) eta ni ba beno gauzak nola garatuko diren zain nago. Ideia printzipioz Peanut Pie-ren diskoa berrargitaratzea da eta gero estilo ezberdinetan gauza interesgarriak egiten dituen jendea deskubritzea da. Gauzak mugitzea. Ez dugu nahi grabatu eta urtebete itxaron behar izatea diskoa kalean ikusteko. Hori gorrotogarria da, eta esperientziaz diot hori.

Etorkizun arrakastatsua ikusten dut. Artistok ongi ulertzen diogu elkarri. Agur esaten diogu. Gaueko zortzirak dira eta platerek hotsegiten diote. Zortea diskoarekin Aleix eta indarrak lagun zaitzala...