hurrengoa
arte txitaldia kristina goikoetxea   I  suikerfabrik Imajina ezazu herriko alkatea zera esanaz: "Hiri honetan ez da Kulturarik izango, subkulturak ez badaude", eta berehala 30 miloi euro ematen ditu subkulturak garatzeko. Ba hori benetan gertatu da Amsterdamen.
Azken urte hauetan, aitzina okupatuta zeuden eraikin handietatik artista guztiak atera dituzte apartamendu berriak eraikitzeko. Bat-batean hiria aspergarri bihurtzen ari zela konturatu, eta orain erru sentimendutik edo, broedplaatsen edo “arte txitategiak” izeneko lekuak hasi dira finantzatzen udaletxetik. Arte txitategirik handiena NDSMterrein da. “Europako handiena,” dio Francine-k, proiektu hau lantzen ari dena Kinetisch Noord Fundaziotik. Guztiz abandonatuta zegoen hiriko ontziolak, orain 20.000 metro karratu ( kanpoko 50.000 metro karratuak kontatu gabe ) eskaintzen dizkie "subkulturako" artistei. Bere bulegotik bi arrapala handi eta garabi herdoildu bat ikusten dira portuaren aurrean. "Kanpoko lur honetan dagoen guztia erabiltzeko plan kreatiboak badaude" azaltzen du Francinek.
"Arrapala behean atelierrak eraikiko dira, eta metalezko kontenedoreak artisten lantegiak bihurtuko dira" dio arkitektoen proiektu esperimentalak erakusten. Garabi bat, artistikoki zein funtzionala izan daiteken igartzen da bere marrazkietan.

Ontziolan sartzerakoan, forma guztietako kolorezko etxolak ikusten dira. Gizon batzuk egurrezko estrukturak daude lantzen. Antzerki talde batek bere batzarra dauka karabana baten barruan. Emakume batek zirko jantziekin metalezko zuhaitz bat dago margotzen. "Laster bakoitzak edukiko du bere leku propioa. Hiru pisuko estrukturak eraikiko dira eta kolektibo bakoitzak nahi duen moduan beteko du bere espazioa" jarraitzen du Francinek. Guztira 140 tailer. "Antzerki herrixkan" gaude orain. Hemen akrobatak, zirko artistak, performer-ak euren tailerrak izango dituzte. Apur bat aurrerago "Eskulangintza kalea" ikusten da: bitxitegiak, jantzi eta altzari tailerrak.
Eta hau ez da guztia. Media proiektuak, arte disziplinarioak, filmgileak, sukaldariak, baita osasun mentalarekin lan egiten duen taldeek izango dute bertan euren espazioa. "Aniztasuna izan da gure irizpidea, artisten aukeraketa egiterakoan. Diziplina guztietako jendea nahi dugu txitategian. Jarrera esperimentala izateari garrantzia handia eman diogu. Proiektu ez ezagunak lehentasuna du beti". Eta aniztasun honek ziurrenik proiektu interdisziplinarioak sortaraziko ditu. Kasko honen azpian txitazen diren proiektuak erakusteko mendebaleko hall handia erabiltzen ari dira jada.
Baina eraikuntzarik bereziena skate parkea izango da. 1000 metro karratuko pista honek beirazko ormak izango ditu, jendeak barrutik eta barrura begiratzeko aukera izan dezan. Beiraz gain, erabiltzen ari diren material guztia untzigintza bertan dago: urki gapirioak, herdoildutako metal estrukturak... Modu honetan, berez duen itxura trauskil edo latza mantentzen da. Artisten hiri paradisiakoa ari da bihurtzen NDSM- terrein hau.
Galdera: Zenbat balio du arrautza kreatibo bat hemen txitatzea? 30 euro urtero metro karratuko.

Proyectorganisatie NDSM-werf
Postbus BH Amsterdam
Tel. 020 3305480
Fax 020 6389160