hurrengoa
SorKun: soinu bandak eta atari teenage riot ome   Euskal rockak eman duen ahotsik pertsonalenak bakarkako lehen diskoa kaleratu du "Onna" izenburupean. Inguruko hainbat musikari alboan zituela -Kashbad-eko bere taldekide ohiak-, Fermin Muguruza edo Xabi Strubell, rockaren uhinak sutan datoz. Nola sortu zitzaizun bakarrik diskoa kaleratzeko ideia?
Kashbad-ek jotzeari utzi zionean, inguruko jendeak bakarrik zerbait kaleratzeko animatzen ninduen. Nire aldetik, Ferminen bigarren lana, Dub Manifest aurkezten genbiltzala konbentzitu nintzen. Orduan hasi nintzen idazten, inoiz egin ez nuen zerbait zen. Testu batzuk idatzi nituen eta abestiak osatzeko moldatu nituen gero.

Euskaraz abesteaz gain arabieraz eta ingelesez ere kantatzen duzu lan honetan...
Lehen aldiz egiten dudan zerbait da ingelesarena. Bad Brains-en bertsioren bat egina nuen aurretik. Kontua uste baino errazagoa izan da. Abestia Rout 66 AEBtako errepide mitikoan egindako irudimen bidai bati buruzkoa da, horregatik uste nuen ingelesez abestua izan behar zuela.

Diskoko azaletik hasi eta musikaraino ematen duzun irudia nahiko kaƱeroa da.
Betikoa dela uste dut. Kolaboratzaile eta ekoizleekin hitz egiten nuenean jendeak buruan Atari Teenage Riot izatea eskatzen nuen. QOTSA, Turbonegro, Atari Teenage Riot, rollo hori. Buruan kontzeptu hori izatea proposatu nion jende guztiari.

Musikatik aparte beste proiektu batzuekin ere animatzen zara. A Deshorasekoen azkenetariko obra batean, SODAPOP-en parte hartu zenuen.
Antzerki, dantza garaikide edo horrelako gauzetan kolaboratzea oso interesgarria iruditzen zait.. A Deshoras-koa adibidez oso interesgarria izan zen. Lan asko egin genuen abestia sortzerakoan eta oso dibertigarria izan zen. Bestelakoan, asko gustatuko litzaidake film batetarako musika egitea.