hurrengoa
KoKein: itsasoak badu esperantzarik ome   Joan den urteko rockaren ezustekorik interesgarriena Eibartik dator. Kaleratu berri duten lehen olatua sei abestik osatzen dute, eta horiekin batera bideoklip bat dakarte. Formak argi daudenean sormenak ez du mugarik.
Lehen diskoa kaleratzeko hainbat pausu eman dituzue...
Aspalditik ezagutzen dugu Gaztelupeko Hotsak zigiluko jendea. Haiei proiektua erakutsi eta gustatu ostean Pilt-ko Rafa Ruedarekin jarri gintuzten kontaktuan. Honekin lan antolaketa bat egin eta ekainean lehen singlea kaleratu genuen Xanperen ekoizpenarekin. Forma berdinak erabiliz udaran grabatu genuen diskoa, Garaten nahastua Haritz Harreguy-ren laguntzarekin.

Kukka, Ehun Kilo, Kafha eta Luther-en ibiliak zarete taldkideak, haien artean ezberdinak izanda, nola moldatzen zarete musikari bidea emateko.
Talde horiek gure erreferentzi dira, baina beste musika mota batzuk ere entzuten ditugu, eta sorkuntzan batzutan tirabirak izan harren nahiko irekiak gara. Gainera proiektuari hasiera eman genionean taldea sortzean musikalki helburu bat zegoen: funkya egitea, gero apur bat aldatu dena, baina zentzu horretan gauzak nahiko argi genituen.

Abestiez gain bideo bat ere aurki daiteke zuen diskoan.
Bila ibili ez ginen gauza bat da. Kasualitatez sortu zena. Abestiez gain irudiak sartzeko aukera zegoela ikusi genuen. Iñaki Beraetxek proposatu zuen, eta Haimar Olaskoagarekin batera burutu zuen bideoklipa.

Kasualitatetik sortua baina kalitatea duena.
Haimarrek ikuspuntu zinematografikoa du eta hortik hasita lan handia egin duela uste dugu. Gainera horrek ere bultzatu gintuen bideoa kaleratzerako orduan, ez genuen zerbait estétikoa izaterik nahi, istorio bat kontatzen da bertan.