hurrengoa
iritegiko koba alex mitxelena   I  asier larraza Ibon Aranberri Deba-Itziarren jaio eta Bilbon bizi den artista da.
Bere lanean, sakonki mediatizaturik dagoen imaginario arrunt baten parte diren erreferentzien zentzu ikonografiko, historiko eta pertzeptiboan aldaketak proposatzen ditu.
Objektu, irudi, natura oso sinboliko batez definitutako paisaiekin (bertakoak askotan) eta gertaerekin, orain amaitutakoak baina oraindik ere memoria kolektiboan bizirik daudenak, Aranberrik egoerak aurre-ezarriko dituzten erantzun berriak sortzen ditu.
Bere ekintzek prozesu bat aktibatzen dute, beti emandako leku eta eraikitako denboraren kondizio soziopolitiko eta kulturalen menpe daudenak, eta imaginario generiko eta unibertsalago batean azaltzea gaitzesten dute.
Haitzulo batean eraiki du Ibon Aranberrik bere azken interbentzioa. Kartografiatik hasita, hurbildu eta haitzuloaren kanpoko aldean marra bat eraiki du. Eraikitako pintzelkada, eraikitako metafora bat.

“Koba baten bila nenbilen, nire asmoetara egokitzen zena. Hiri eremuetatik at eta naturaz inguratua. Horrela aurkitu nuen leku hau, Iritegikoa.”

Burdinazko xafla baten bitartez haitzuloa itxi du. Xafla honen ertzak ez ditu eskuak marraztu, naturak definitu ditu, harkaitzaren hormek.
Izan ere, hau kokatzen den puntua erdi kanpoan eta erdi barruan dago. Definitutako planoa harkaitzekin topo egiten duenean hartzen du forma. Tradiziozko diseinu estetizatzaile edo artelan asmorik ez du.

“Gero etorri ziren haren erlazio sinboliko eta antropologikoak hemengo giroan. Baina esan dezaket abiapuntua oso arina izan zela.”

Tarteko puntu honetan aritzeak espazioa zatikatzen du. Kanpo aldeko edo barrualdeko espazioak definituz. Erdiko gune interesgarri hori galtzen du ikusleak eta horrek bi alde hauek argi ikustera eta ulertzera darama. Xafla beltzak barruko zuloa eta kanpoaldeko handitasuna elkartzen ditu.
Ez dugu eskulturarik ikusten. Ez da objekturik ezagutarazten. Kanpoaldetik naturan dagoen puntu baten distortsioa da. Tokiaren mediatizazio bilakatzen da. Informazioaren gizartean haitzuloko sakontasunaren errepresentazio hutsa da. Objektuaren kokapena sinbolikoa da, taldeko identitatearen definizioa lurraldearen ideian oinarritzen den honetan.

“Noski, bizi garen testuinguruan horrelako edozer dago dentsitatez beteta, eta hori barnean daramagu. Horregatik nahi nuen tratatu azaletik, zuloaren sakontasuna neureganatu gabe. Ondorioz, berezko mito eta erlazio kulturalen gainetik, forma eta desiozko eraikuntza bat da. Kontatze soilarekin gure buruan irudikatzen dugun arketipo horietakoa da, ekintzan nik horren jarraipen bat ikusten dut, benetako eskalan jaso eta informazio bilakatzen dena.”