BLAMI
irudia
  • 1
  • 2
BLAMIren lanek ez dute euskarri finkorik. Ez dute behar euskarri finkorik. Maiuskulaz sinatzen du. Askatasun mugimendu eta talde gerrilleroek egiten duten moduan. BLAMI. Edozein unetan eta edozein tokitan...
jaialdian eta iazko Bartzelonako Pop-Attack-en egin zituen ekintza zuzenak. Hala ere, egunerokotasunean primeran txertatzen da bere mezua. Kaleko edozein ertzetan, kamisetetan, paper zatietan edota autobideko semaforo batean topa ditzakegu bere margo eta ikonografiak.
Kutsadura, musikal eta urbano nabarmena dute. "Estetiko eta etikoki probokatzailea da" esango luke arte kritiko batek. Guk ez dugu horretan sinisten. Zeren arabera, nondik abiatuta da zerbait probokatzailea?
Ezin ukatu ordea, jarrera jostalari eta ausarta dutela bere ekintza/artelanek. Nahita edo nahigabe, gizartean halakoetarako tokia dagoela aldarrikatuz.

blami italiara doa
...Urtarrilak 25ean, Ferrarako (Italia) "ZUNI" arte garaikide galeriak, Slam Jam eta Loreak Mendian-en eskutik, BLAMI artista donostiarraren lanak jarri zituen ikusgai. Otsailaren amaiera arte bertan izango dira.

e-mail: info@slamjam.it
Info: