hurrengoa
zinepornoa: bideo mandoko ffw-a erabiliaz ikusten den zinema koldo holmes almandoz & idoia chambers artxanko   "Pornografia legez kanpokoa zenez, putetxetan edo etxe partikularretan antolatzen ziren bilera hauek izaten ziren film pornografikoak ikusteko aukera bakarra". lehendabiziko aldia
Pornografia, grekeratik datorren porni (prostituta) eta graphein (idaztea) hitzetatik dator eta emagalduen inguruan
idazten zen edozein literatura edo arte lan deskribatzeko erabiltzen zen.
Argazkia 1830. urte inguruan asmatu zen. Ba asmatu eta bost minutura baziren emakumezko biluziak kameraren aurrean. Zinearekin gauza bera gertatu zela esan dezakegu. 1895. urtean, Lumière anaiek lehendabiziko proiekzioa egin eta denbora gutxira, film pornografikoak azaltzen hasi ziren klase altuko gizonezkoen bileretan. Europako noble eta dirudunak izan ziren lehendabiziko kamarografoak erosi zituztenak euren pelikulatxoak egin ahal izateko. Besteak beste, Espainiako errege izan zen Alfonso XIII-aren porno pelikula bilduma oso preziatua da.

Lehendabiziko film pornoa zein den zehaztea ez da batere erraza, baina 1908an filmatutako L'Ecu d'or ou la bonne auberge aipatuko dugu, hura izan zelako porno gogortzat har dezakegun lehendabiziko pieza. Bertan nanoak azaltzen ziren orgia batetan jo ta fuego. Argentinan, urte berean, El Sartorio filmatu zen. Bertan, hiru emakumeek deabruz mozorroturiko deabrutxo baten bi buztanekin jolasten dute. Europan Pathe etxeak banatzen zituen film pornografikoak. Estatu Batuetan, Stag izeneko gizonezkoen bileretan proiektatzen hasi ziren eta arrazoi horregatik, bizpahiru minutuko film hauek Stagmovieizena hartu zuten.
Zinearen zabalkuntzarekin bat zabaldu zen zine pornoa. Argi dago, herrialde ezberdinetako gizonek, aukera beretsuak ikusi zizkiotela asmakizun berriari.
Pornografia legez kanpokoa zenez, putetxeetan edo etxe partikularretan antolatzen ziren bilera hauek izaten ziren film pornografikoak ikusteko aukera bakarra. 20. hamarkada "zoriontsuan" filmatutako stag movie hauen artean topatzen ditugu Chichilos weeding, Merry-go-round edo animaziozko Buried Treasure. Bertan, besteak beste Otto Messmeren Felix the Cat azaltzen zen, bibotedun pertsonai zakil haundi bat lagun zuela. Film hauek anonimoak. Hainbatek ordea, Walter ¨Pajaro Loco¨ Lanz eta Gregory LaCava filme porno-surrealista hauekin zerikusirik izan zutela dio.

Hankartea eskuartean, baina ezkutuan.
2. guda mundialaren hasierarekin bat, zine pornoak gainbehera izan zuen. Hays kodigoak indar handia hartu zuen Estatu Batuetan, eta estudioek autozentsura izugarria ezarri zuten. Ondorioz, sexuari eginiko erreferentzia guztiak modu ezkutu edo subliminalean egiten ziren. 30. hamarkadatik aurrera, porno gogorrak, Betty Page-en moduko Pin-up neskei utzi zion lekua. Garai hartan, helburu pedagogikoa zuten filmak egin ziren. John Ford-ek adibidez Sex Higiene izenekoa filmatu zuen 1941ean. Urte ilunak izan ziren zine pornoarentzat. 60 hamarkadan nudie-ak azaltzen hasi ziren arte. Nudisten filosofia naturalez kutsatutako filmak, gazte ilehoriak baso eta ondartzetan jolasean. Arroparik gabe. Nudie hauen aitzakian Russ Meyer edo Playboy-k ekoizturiko film softcore-ak egiten hasi ziren berriro ere. Oso bestelakoa izan zen garai hura Japonian. Gerra osteko Japonian, ohitura zahar eta izaeraren aurkako erreakzio gisa, zuzendari askok ekin zion film pornografikoak filmatzeari. Japoniako EIRIN zine komiteak debekatu zuen gauza bakarra, aktoreen hankartekoen plano motzak izan ziren. Beste edozein gauza egin zitekeen. 50. hamarkadatik gure egunetaraino, Japonian, porno poetikotik (pinku-eiga), bortxaketa eta mutilazio film pornografikoetara doan eremu zabalean, era guztietako filmak topa ditzakegu.

Isurketa masibo garaiak
Danimarkan filmatu ziren, 60. hamarkadako amaiera aldera kolorezko lehendabiziko luzemetrai pornoak. Bertako legediak ez zuen beste hainbat tokitan bezala trabarik jartzen. Alberto Ferro izeneko italiar batek Eskandinabiako legediaren eskuzabaltasuna profitatu eta Lasse Braun izenordeaz lehendabiziko zine porno industria antolatua eratu zuen. Industria berri honek, berehala egin zuen salto Atlantikoaren beste uhertzera. Anthony Peirano, New York-eko Colombo mafia familiako partaideak sortu zuen Estatu Batuetako lehendabiziko ekoiztetxe pornoa. 8mm-tan filmatzen zituzten filmak eta Brooklyn-eko taberna, harategi eta karamelu kioskoetan saltzen zituzten. 1970. urtean Gerald Damianok Sex USA filmatu zuen Linda Lovelace aktoresarekin. Film hark eta urte bereko Alez de Renz-en stag-movien History of the Blue Movie bildumak arrakasta itzela lortu zuten. Gerora etorriko ziren zine pornoaren historian klasikotzat ditugun Deep Throat, School girl eta Behind the green door mitikoa.
1975. urtean, bideo sistema demokratizatzen hasi zen. Eta beste behin zine pornoa izan zen teknologia berri hauen profitatzean aitzindari. Ordutik gure egunetaraino, urtetik urtera irabaziak handitu eta merkatuak zabaltzen dituen entretenimendu industria da zine pornoa. Gaur egungo ekoizpena edozein bideoklubetan topa dezakezunez, ez dugu aipamenik egingo. Alokatu, bideo mandoa eskuetan duzuela ikusi eta disfrutatu. Zine pornoaz mila gauza idatz genezakeen. Genero bat ote den, pornoa eta erotismoaren arteko mugak zeintzuk diren… baina ez dugu tokirik. Zinema pornoaren fast-forward historia hau amaitu delako. Orain hartu klinex-a eta zerbait zikindu baduzu, garbitu. Ez dugu eskuartean dituzun bi orri hauek itsatsita geratzea nahi.