Aspaldian Marco Antonio Saez de Acedori eginiko
elkarrizketa irakurri dut Berria-n eta oroitzen ez dudan norbaitek
aipatu zuen gauza batez akordatu naiz izenburu nagusia ikusterakoan.
Izenburuak hala zioen: "Nahiago dut bizizalea izan txiste proletarioa
baino".
Marco Antonio euskaraz hitz egiten saiatzen zen aukera zuenean.
Nafarroako ¨tierraestella¨ inguruko askotxok bezalaxe tr-a
modu berezian ahoskatzen zuen, tr-a tt bilakatuz. Beraz, oroitzen
ez dudan horrek aipatu zidanez, litekeena da elkarrizketaren izenburu
nagusian azaltzen den txiste hitza, berez ”triste” izatea.
Kazetariak, elkarrizketaren grabazioa paperean jartzerakoan izandako
despistea izatea hain zuzen ere. Oroitzen ez dudan pertsona horren
teoria da. Ez du zertan benetakoa izan. Eta titularrari dagokionez,
fikziozkoa izan edo ez, filosofo batek, proletario tristea/txistea
zer den dakien bizizale batek soilik egin dezake horrelako esaldi
bat sinesgarri.
Besterik gabe, ergelkeria honetaz akordatu naiz elkarrizketa irakurtzerakoan.
Zertan nabilen duela 3 urte egindako elkarrizketa bat irakurtzen?
Tarteka klasikoetara bueltatu behar izaten delako. Tarteka, zure
bizitzan konpainia egin dizuten horiez akordatzea beharrezkoa delako.
Tarteka bizitza triste/txiste hau tarte horiek osatzen dutela konturatzen
zarelako.
Marco Antonio, Eskroto, Gavilan-en bizizaletasuna
www.eskroto.com
gunean topatuko duzue.