audio jon arga & txabi fun-tsak
hurrengoa

PERRY BLAKE

California

American Music Club taldean edota bakarka, Mark Eitzel "California" entzun eta Irlandar honek trip-hop doinuko crooner bat izateari utzi diola pentsatzea bat dira. Izan ere argitsuago eta organikoago ageri zaigu Perry Blake estudioko bere hirugarren lan honetan. "Perry Blake" disko zoragarriarekin hasitako bidea aldatu ezean bere sormenaren kartzela izan zitekeen, hala baita inongo aldaketarik gabe lanak errepikatuz joaten diren gehientsuenentzat, eta egoera horri pultsua hartu nahi izango balio bezala, honakoan bere pop kantuak, aipatu trip hop doinuez biluztu eta soulaz jantzi ditu. Motown eta Burt Bacharach izan dituela buruan esan dezakegu, Marvin Gaye eta "What's going on?" eta une batzuetan David Bowie. Orkestazio zoragarriak, ahotsetan faltsetea eta bere ahots sakonaren arteko jokoak, melodia malenkoniatsu bezain itxaropentsuak... Disko ederra osatu du Blake jaunak, une egokienean, edo horrela ulertzen dut nik, behar zuen aldaketarekin, aurrekoei bere balioa berresten diena gainera.

hurrengoa

CHUCK PROPHET

No other love (New West Records)

2002. urte honetako diskorik onenetariko baten aurrean gaudela esan genezake. Green On Red ohiak bere bakarkako 7. lan honekin gaina jo duela dirudi, halakoak esatea zilegi bada. Chuck Prophetek alternative country-ren soinua birdefinitzen ari dela dirudi batzuetan, etorkizuna nondik etor daiteke. Baina ez da etorkizuna, zorionez oraina da eta egun goza daiteke. 21. mendeko tradizionalista bezala definitua izan da, ez arrazoirik gabe, izan ere americana deituriko eta berak hain ongi ezagutzen duen estilo horretan mugitzen da modu propio eta berriaz, norbait Hank Williams, Bob Dylan, Tom waits eta Beck artean. Baina Chuck Prophet, ez imitatzaile bat.

hurrengoa

PEACE ORQUESTA

“Reset” G-Stone/Satelite K

G-Stone germaniar etxearen beste argitalpen bat. Oraingoan, duela pare bat urte "Tosca" izenburuarekin Peter Kruderrek argitaratu zuen lanaren berrikuspen bat da, bai tirita zuen haren berrikuspena. Kontuan hartzeko lana dugu.Egun aurki daitekeen globaltasun maila handiko eta jatorrizkoak baino kaskarragoa ez den remix disko gutxietariko bat da. Horrelakoxea da, autorearen ikuskapenarekin eta Truby Trio, Meitz, Gotan Project edo Zero Db bezalako jendearekin "Double Drums", "The man" (bitan domiation bezala) bezalako gaiak modu bikainean ikuskatzen dituzte. Breakez, ñabardura latinoz, dub pixka batez eta baxu indartsuez betetako gaiak dira, aipatu remix egileen filtro partikularren bidez berrirudikatuak, noski. Remix bildumek euren barnean izkutatzen dituzten bluff kopurua kontuan hartuz, album oso duina da. Baten bat azpimarratzekotan, pistarako Raw Deal eta sofarako Kosmaren "The man" lirateke.

hurrengoa

TERRANOVA

“Hitchhiking Non-stop with no particular Destination” K-7

Dagoeneko badugu Terranovaren, germaniar mutil horien, album berria. Hip-hop elektronikoena egiten duten arren, definizio hori nahikoa motza da disko honetan. Terranovak sotoetako, iluntasunetako eta ahots apokaliptikoetako lana aurkezten digu. Hiphoparen harian album berri honetan atzera begirako lana, rock lohienaren eta punkaren kutsuarekin, nahiz aurrera begirakoa, soinu muga berriak aztertuz, egin dute. Itxura zikin, kezkagarri eta zaila duen diskoa da. Underground hutsa. Cath Coffey (Stereo Mc,s) edo New Yorkeko Mike Ladd poeta bezalako lankidetza onak ditu ahotsetan. Mike Laddek "Sublime" izeneko gai izugarria rapeatzen du. Terranova itzuli da!! Prest egon heldu da eta!!!