hurrengoa
Groove Parade, 8: techno-a eta hautsa teodosio sigüenza   Groove Parade batera joateko erabakia hartzen denean, ondokoak saihestezinak dira: Bata, lurra murtxikatu duzun sentsazioarekin, eztarrian hautsez betetako izugarrizko bola batekin ateratzea –basamortu batean, hondarra zapalduz, egiten den festaren desabantaila– ; eta, bestea, festa honen legeetara ez makurtzea. Euforiak zeure burua liluratzen ez uztea, nazioarteko DJ onenen saioetan azkeneko segundora arte gozatzea ohikoa denez, “Los Monegros”era etortzen dira, entzule zorrotzen aurrean, ikasle paperean sartuta, azterketa gainditzeko gogoz eta, horrexegatik, inoiz ez ikusitako emanaldia egiteko, dena ematen dute–, eta lehen mailako ikuskizun elektronikora azaltzea ezinbestekoa da. Aurreikuspenak bete eta bertaratze marka (orain 20.000 dantzazale ingurukoa da) ontzeaz gain, maila artistikoan aurreikusitako gidoia ere soberan bete zen. Argi dago Groove Parade-a ez dela nolanahiko festa bat.

Lehen oharra: a+r-ren adeitasuna medio, punta-puntako soinu digitalarekin hasi zen jaialdia eta ganberroarena egin zuten arren, jende guztiari gustatu zitzaion. Beraz, ezin daiteke jaialdi txar bat izan. Bigarren oharra: goizeko hamaiketan adrenalina isuriz eta, gau guztia igaro ondoren, jende andana zutik eta halako energiarekin jarri duen Mistress Barbara –rekin bukatu den jaialdia, ez da jaialdi txar bat. Eta hori gutxi balitz, zeuden eszenatokiak, bostak, hamabost ordutan zehar bildutako guztiei dena eman zioten. Hau guztia atalka azalduko dugu.

Row Area: 4x4 tik urrundutako soinuetara egokitutako zonaldea, entzulez, ongi hasi zen MC Millani esker. Kaleko jendea atseginez bereganatu zuen honek. Hala ere, gero gauzak beste bide ulergaitzagoetatik joan ziren (The Sox, Luis Lles kokospekodun kazetaria eta The Drama bikotea). Ez zitzaion inori hutsik egin, are gutxiago Fabiori, drum`n` bass-aren aitabitxiari, biniloa bata bestearen atzetik jartzeko garaian prezisiozko makina den honi. Berea izan zen arrakasta, entzuleak esparruaren kanpoaldean beranduago gertatuko zena eraman ahal izateko moduan utzi baitzituen.

Verbigracia: beti jendez lehertzear zegoen Beach Club-a. Lastozko teilatuko zirrikituetatik, egunaren lehen izpiak sartu aurretik, Angel Molinak, Loek eta, batez ere, Stuart McMilanek (Slam-ek) argi utzi zuten techno-a ez dela Jeff Mills edo Marco Carola bezalako Djek egiten duten hard basatia soilik, baizik eta, jendearen oinetara eta arimara egokitu daitekeen zerbait. Hiru dimentsiotako bidaia izan zen, denboran eta espazioan zeharrekoa eta, azkenean, amaitzeko Christian Smith (hutsik gabea) eta Sideral (erabat dotorea) izan ziren.

Bitartean, San Miguel Karpan giza masa zabaldu eta uzkurtu egiten zen (nahiz eta Wagon Cookin', Jazzanova edo beti inspiratutako Rainer Trüby bezalako nujazz kolektiboek ongi egiten duten -house-aren, erritmo puskatuen eta 70ko hamarkadaren funk-aren arteko ildoa maisuki egin baitute-, batzuetan zaila da Richie Hawtin-en deialdiaren aurrean lehiatzea). Paradise Tent masifikatuan delirioaren arrastoak antzematen ziren, lehenengo Sideralekin. Honek saio eredugarria egin zuen pop-aren eta house-aren arimak lotuz, eta Sidonie- ren (mod-ak, baina arima sintetikoz: jendea harritu zuen) eta Fangoriaren artean zubi perfektua eginez. Fangoria inoiz baino lisergikoago aritu zen.
Bigarrenik, Claudio Coccolutok hiru ordutan zehar argi utzi zuen house-aren arloko bere legendaren zergatia. John Acquaviva, beti bezala: festa.

Oper Air-en izan zen jai eroa. Espazio nagusia zen, hango eta hemengo lehen izarrak (Robert Lamar, Tony Verdi eta Oscar Mulero, azken honek ohikoa baino saio groovy-agoa egin zuen) aritu ziren, nahiz eta Derrick May Detroiten geratu, erritmoa eta arima Stacey Pullen-ek eta, batez ere, Richie Hawtin-ek jartzen asmatu zuten. Kanadar honek muturreko minimalismo eta orpoetako inpaktu zuzeneko bere track bilduma maisuki maneiatu zuen, entzuleak pozik utziz. Zin degizuegu hurrengo urtean guztiak berriro gurekin izango direla.