laburrak
hurrengoa

TOD SOLONDZEN FILMA

“Wellcome to the Dollhouse” eta “Happiness” ziraragarrien ostean, Tod Solondz-ek “Storytelling” filma zuzendu du. Filmak bi zati ditu: Fiction eta Non fiction. Non fiction-en, zuzendari estatubatuarrak bere biografiatik oso urrun ez dagoen istorioa kontatzen du. Eta ironia beltzez kontaturiko istorio horri doinua jartzeko Belle and Sebastian eskoziarrak aukeratu zituen. Soinu banda jada eros daiteke. Izenburua? Ez da oso argia izan behar asmatzeko...

hurrengoa

INTERNET BIDEZ MUSIKA ESKURATZEAK ERAGINIK EZ OMEN DU SALMENTETAN

Jupiter Media Matrix etxeak egin berri duen txostenaren arabera, internet guneak musika konpartitzeko erabiltzen dutenek diskoak erosteko joera handiagoa dute besterik gabe zale direnek baino. Ikerketa honek orain arteko uste gehienak ezeztatzen ditu, batez ere disketxe askok zabaldu dutena musika jaisteak euren produktuen salmentak nabari urritzen dituela adieraziaz. Benetan bitxia, Audiogalaxy, Kazaa eta abar erabiltzen dutenak disko gehien erosten dituztenak dira baita ere. Egindako ikerketek azalera atera duten beste ondorio bat zera da: azken urtean diskoen salmenta kopuruek jasan duten %7aren jaitsieraren arrazoiak kontsumitzaileen ohitura aldaketetan bilatu behar dira, non bideo jolasek eta DVD-ak pastelaren zati bat kendu dioten Cdari.

hurrengoa

THE BALDEREN AURKEZPENA

Eskuartean duzun the balderen 4. alea aurkezteko hiru hitzordu desberdin izanen dira heldu diren egunotan. Lehenengoa, hilaren 14an, jaia ospatuko dugu Donostiko Soma 107 jatetxean, Aritz Sound Sistemekin. Donostian ere, eta Artelekuko obrak direla eta, eraikin berrituan zehar bisita gidatu bat eginen da obretan parten hartu duten arkitektoekin. Eta hirugarrenik, Gasteizko Cairon Tim O’Nellin eta Cubo dj’ak egonen dira ekainaren 27an.

hurrengoa

PIXIES, BILDUMA INEDITOA AURKI KALEAN

Uztaila amaitu baino lehen Boston inguruko Pixies taldearen kantu ineditoez betetako disko bat kaleratuko da. “Demo” hauek 1987an jasoak izan ziren, Pixies-eko kideak euren lehendabizikoa izan zen “Come on pilgrim” diskoa kaleratu baino lehen. Argitaratzear dauden aipatu “demo” horien artean “Here Comes Your Man” eta “Break My Body” kantuenak egongo dira besteak beste.

hurrengoa

EMINEM PIRATERIAREN BELDUR

Eminem rap izarrak bere azken diskoaeren argitarapena aurreratu zuen pirateria dela eta. Universal disketxeak egindako ikerketaren emaitza gogorra izan da: 40 bat mila pertsona aritzen dira egunero bere “The Marshall mathers LP” diskoa internetetik deskargatzen. Horregatik, argitaletxeak bere lan berria den “The Eninem Show” ahalik eta azkarren plazaratzea erabaki zuen. Konpaniak eskura zuen guztia egin zuen disko berriko kantuak filtratu ez zitezen, baina ez zuten lortu. Maiatzaren 27an beraz, hasieran iragarrita zegoena baino askoz lehenago Eminem-en lan berria denda guztietan zegoen. “The Eminem Show” izeneko honek arrakastarik lortuko ez balu, aitzakia ederra lukete internet kontua.

hurrengoa

TEKLATU BIRTUALA

Badirudi ordenagailuak kalean erabiltzeko beharra sortuko digutela. Ez da denbora asko pasako PDAk, III.belaunaldiko mugikorrak etabarrekoak egunekotasunean murgiltzeko.Garai berri hauei aurre egiteko eta hortzetako txotxekin sakatzekoak diren teklatxoak ekiditeko, enpresa batek laser bidezko teklatu birtuala asmatu du. Behatzen mugimenduak jarraitzen omen ditu. Guztiak?