hurrengoa
paisaia berriak artelekun ibon salaberria   I  txo!? Elkarrizketa hau Artelekuko alde zaharrean grabatu zen 2002-ko maiatzaren 13-an. Bertan Asier Mendizabal, Alex Mitxelena, Xabier Salaberria eta Ibon Salaberriak parte hartu zuten.
"Artelekuren ideia berria, uste dut aipatu dela, “nodoa” izatearena da, sareen bidegurutze izatea."

ibon: lorategia eta eraikin berria inguratu eta zeharkatu daitezke orain, Arteleku eraikuntz irekia bihurtu da.

asier: hori Artelekuren aldaketa proiektuarekin bat dator, “demokratizatze” bokazio berriaren barne. Artelekuren “gardentze” horrek ondorio nabarmenak ekar ditzake, zentralizatzearena adibidez. Lehen hiriaren ertzetan mugitzen bazen orain zentralizatu egin daiteke. Gero errendimendu zehatz bat eskatu ahal izango zaio errentabilitate politiko bat izateko. Emaitzak eskatuko dira.

ibon: askotan arkitektura berriek ez dute programa konkreturik, inork daki plazo erdi batean zer zerbitzu eman beharko duten. Beraz, askotan interbentzioaren gakoa errepresentazioan dago eta honek sortzen dituen politika berrietan.

asier: arkitekturak nortasun arazo bati erantzuna emateko aritzen denean, aldaketa espektatibak sortzen ditu, baita zenbait arrisku ere...

alex: pentsa daiteke Artelekuk bere funtzionamendu zaharra sakrifikatuz nolanahiko inertzia ezberdinak sorrarazi litzazkeela bere ertzetan.

asier: izan ere, Artelekuren ideia berria, uste dut aipatu dela, “nodoa” izatearena da, sareen bidegurutze izatea.

ibon: eskala txikiago bat ere agertzen zaigu, pieza berriek ematen dutena, sistema berria eratzen duten aretoen eskala.

alex: lehen artelekuk zeukan eskala domestikoarekin lotuak dirudite. Gainontzeko espazioek bestelako eskala bati ematen diote erantzuna.

ibon: badira espazio handi eta gardenak baina baita lanerako espazio txikiak ere. Artelekuk beharrezkoa duen eskala handia eta txikiaren arteko jokoa agertzen da.

alex: lorategiak bakarkako erabilpen bat proposatzen du. Irudi eta errepresentazioarekin bat dator baina 4 edo 5 urteko iraupena izango duenez, ezberdina da.

ibon: lastozko fardoei buruz hitzegingo bazenu...

alex: iragankorra denez gauza asko aldatzen dira. Bat-bateko emaitza behar genuen beste lorategien aldean. Lasto fardoak elementu hilak dira eta bertan belarra jaioko da. Makaldia ez da landaketa ornamentala, daukan tamainagatik erabateko zentzua duen elementua baizik.

alex: lorategi berrian, makalek eratutako erretikula orden hori, naturak edonola deuseztuko du. Lasto gainean eta makaldian aterako den belarrak nolanahi diseinatuko du lorategia.

xabier: Lorategi berriak behar batzuei edonolako erantzuna ematen saiatzen ariko da...

asier: lorategia da erabilpen zehatzik sortu beharrik ez duena, bere autonomia mantentzen badu, nahikoa da zentzua edukitzea, zentzuak sortaraztea.

xabier: nik bertan eginiko pieza, “interbentzioaren” inguruko proposamena da, honek ematen dio zentzua era batean. Nahiz eta ideia, leku zehatz horretarako altzari bat egitea izan, alde funtzionaletik pixka bat aldentzea erabaki dut.

alex: kontuan eduki behar dugu lorategia desagertu egingo dela denbora bat barru eta Artelekuk bere onean funtzionatzen jarraituko duela.

asier: gehiegizkoa ikusten dudana, azal berri horren erabilpena da.

xabier: deskonpentsatua agertzen da.

ibon: arkitekturak ere gertaera berriak eragingo dituen mekanismoez baliatzen da, bertan ezarritako pieza berriek nahi den zentzua har dezaten; eszena berri bat eratzea Artelekuren funtzionamenduan alegia.

asier: azal berri horren bitartez eman nahi izan zaion nortasun ikoniko hori ez al da gehiegizkoa...

ibon: azal berria ez da ikono bat... estalki bat da, aurrekoari itsatsitako egitura bat, euskarri bat; ez dut uste irudi bat suposatzen duenik bere baitan baizik eta edozein esanahi berri itsatsi, zintzilikatu edo bat egiteko gai izan nahi duen azalera.

ibon: izan ere, ez dut uste elementuetako bakar batek ere ikono bat eratzen duenik, guztiak batera sistema bat sorrarazten baitute.

asier: baina eraikuntzak lehenago ez zuen irudia sortu du. Hau da, arazoa irudi mailan konpondu da eta ez estrukturalki.

ibon: Artelekukoa ez baita interbentzio inposakorra, aitzineko egitura errespetatzen da eta pieza berriak gainjarri besterik ez dira egin funtzionamendu berria berregokitzeko...

ibon: hitzegiten bukatzean grabatzeari utzi dio...

alex: baina, grabatu al du?