hurrengoa
surf: taulak eta formak javi amezaga   I  jakue andikoetxea. 3sesenta Surfak beste kirolekiko badu bereizgarri bat, kirol honetan aritzeko tresna, surf taula, eskuz egiten baita. Taulak poliuretano aparrez betetako barrena du (foam) eta hau egurrezko ardatz batek zeharkatzen du, taulari sendotasuna emanez. Foam-a beira-zuntzez egindako oihalez estalita dago (goiko aldean bi geruza eta behekoan bakarra) poliesterrarekin. Surf taulen tailerretan, normalean, taularen eraikuntza prozesuan bi pertsonatik laura artekoak jarduten dute:
Shaper: foam-ari forma emateko arduraduna, artista da. Funtsean, taularen kalitatea bere lanaren mende dago.
Glasser: oihalak eta poliesterra ezartzeaz arduratzen da.
Beste pertsona batek taula margotzen du eta beste laugarren bat ere egon daiteke taula leuntzeko eta gilak (finkoak badira) ezartzeko, hala ere, lan hau glasser-ak egiten du.

Taula motak
Taulei dagokienez, gaur egun, eredu estandar bat badagoela esan daiteke: 6’3’’tik 6’9 arteko”round square”a. Hondartzan ikusten diren tauletatik gehienek betetzen dituzte parametro hauek. Normalki, taulak bere poparen formagatik eta bere tamainagatik definitzen dira. Shaper atzerritarren eraginez, tamaina oin eta ontzatan (pulgadatan) neurtzen da. Definitu dugun taula hau moldakorrena da eta ia denerako balio du.
Hala ere, taulak olatuaren tamainaren eta ezaugarrien arabera aukeratzen dira. Honela, hiru metrotik gorako olatuentzat taula luzeagoak erabiltzen dira, zazpi oinetik aurrerakoak. Hauek “guns” izena dute, baina geuk “ezten”(“pincho”) deitzen dugu, normalki “pin tail” edo popa zorrotza du.
Euskal Herrian baditugu Europan lehertzen diren olatu handienetariko batzuk agertzen diren iragarkiak (spotak), adibidez Meñakoz (Bizkaia), Deba (Gipuzkoa), Getari (Lapurdi). Oso azkarrak diren eta hodi forma duten olatuetan, beso luzeko paretak dituztenetan, taula estuagoak erabiltzen dira, popa zorrotzekoak eta luzeak, hori bai, azkarrago ibiltzeko. Honetarako leku bat, adibidez, Mundaka da, Europako olaturik onenaren gisa kontsideratua.

Longboard edo “tabloia”:
Surfaren beste adar bat da. Taula hau antzinako egurrezko ereduetan oinarrituta dago.
Lehiaketetan tabloiaren luzerak, gutxienez, 9 oin (3 metro) izatea eskatzen da. Egungo tabloiak gero eta arinagoak dira, foam erara eginak daude, gilak aldaera askokoak dira (tamaina eta forma ezberdineko bat edo hiru gila izan ditzakete). Punta edo “nose”a oso zabala da eta ,orohar, tabloi guztia ohizko taula baino zabalagoa da. Hau dela eta, egonkortasun gehiago, baina maniobratzeko erraztasun gutxiago du. Hasiberrientzat, pottoloentzat, sasoi betea ez dauden surfistentzat... egokia da, errazagoa baita hau erabiltzea. Baita olatu txikiak daudenean ere. Udan gehiago ikusten dira.
Minimalibu-a edo ebolutiboa: Longboard-aren eta taula estandarraren nahasketa bat da. Formak tabloiaren antz gehiago du, zabala eta lodia da, egonkortasun handikoa, baina taula baten tamaina du. Egunak joan ahala gehiago ikusten dira hondartzan. Bi metro arteko mota guztietako olatuentzat balio dute eta taula normalak baino errazago surfeatzen da, maniobrabilitate askorik galdu gabe.