bideojokuak i.a.
hurrengoa

LUIGI´S MANSION

Nintendo Gamecube - 60 euro

Atera berri den Nintendoko Gamecubean ikusi dugun joko honetan Luigiren papera hartuko dugu. Mario gizarajoa King Boo mamuak bahitu eta zuk aurkitu dezazun etxe mamuztatu baten barruan izkutatu du. Gad doktorearen tramankuloei esker jokoaren 50 kokapenak bisitatu eta etxea gelaz gela mamuetaz garbi utzi beharko dugu. Oso polita eta ikusgarria izan arren nahiko erraza eta motza iruditu zaigu. Zer egingo diogu! Betiko moduan Nintendoren umeentzako egindako joku kriterioa aurrera daramatela argi dago.

hurrengoa

PROJECT GOTHAM

Xbox - 69,95 euro

Abiadura eta autogidaketa gustoko badituzu joko honetan aurkituko duzu gidatzeko aukera aparta. Xbox-entzako argitaratu duten BurnOut bainon askoz azkarragoa eta sumeago izanik momentuz ez duzu autoak gidatzeko aukera hobeagorik aurkituko. Auto lasterketak gogoko badituzu joko hau zuretzat eginda dago. Gainontzekoentzat betiko leloa dela esan genezake, auto pila bat aukeran, eguraldi aldaketak, zure musika aukeratzeko aukera eta ibilbide asko eskeintzen dituen beste auto joko bat duzu zure aurrean. Ona bai, baliteke momentuz onena, baina besterik gabe.

hurrengoa

MEDAL OF HONOR

Ps2 / Pc

Electronic Arts eta Dreamworks-en eskutik “Ryan soldadua salba dezazue” filmearen antzeko jokoa argitaratu berri dute. Hemen irakurri dezakezuena Pc bertsioan oinarritzen da. Jokoaren zirrira misioetan oinarritutako jokabidean datza. Baino ez bakarrik misioetan, noizean behin zure alboan dijoazten taldekideen zereginetan ere. Beste inoiz ikusi ez dugun moduan taldekideak zu lagunduko zaituzte naziak akatuz edo beraien supean hilik eroriko dira zu aurrera zoazela. Lehengokoan komentatu genuen Wolfstein-en antzekoa izanik hau bestea baina askoz ere jokagarriagoa iruditu zaigu. Daukan musika eta soinuak erraz aski sartzen zaituzte jokoan eta ahotsak itzulitak ez egon arren (amerikarrek ingelesez mintzo dira eta alemanek alemaneraz) jokoa izorratu beharrean hobetu egiten dute. Ikusi dugunez PS2 aren bertsiorako aldaketa asko sartu dituzten arren Pc-an ikusitako Normandiako misioa mantendu eta hobetu dute.